155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BURGI

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2007ko 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 3an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia, 2008ko ekitaldiko gastuen aurrekontuan, 432.60102 kontu-saila sortzen duena. 10.856,44 eurokoa da eta "Almadiazainen pasealekua egokitzeko lanak" du izena. Aldaketa hori "21 Toki Agendako diru-laguntza" izeneko 77203 kontu-sailaren kargura finantzatuko da: diru-sarreren aurrekontutik, 4.342,58 euro, eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinetik, 6.513,86 euro.

Burgin, 2008ko azaroaren 25ean.-Alkatea, Ignacio Ayerra Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0818189