155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERBINTZANA

Aurrekontuko 3/2008 aldaketa. Onespena

2008ko abuztuaren 28an egin osoko bilkura arruntean onetsi zen aurrekontuan aldaketa egiten duen 3/2008 espedientea, aurrekontua aldatzen baitu Diruzaintzako gerakin likidoa gehituta. Beraz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz, jendaurrean eduki zen hamabost egunean iragarki oholean, baita 2008ko 119. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ere, irailaren 29an. Epe horretan inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsi da espedientea.

Aurrekontuko aldaketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, legezko ondorioak izan ditzan.

GASTUAK:

Kontu-saila: 451.60801. Deskripzioa: Arkeologia gela. Hasierako diru esleipena: 100.000 euro. Kreditu gehikuntza: 42.023,86 euro. Gerakina: 142,023,86 euro.

Kontu-saila: 451.60808. Deskripzioa: Arkeologia gelaren zuzendaritza. Hasierako diru esleipena: 0. Kreditu gehikuntza: 7.914,95 euro. Gerakina: 7.914,95 euro.

DIRU-SARRERAK:

Kontu-saila: 872. Deskripzioa: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Hasierako kreditua: 301.150,94 euro. Erabilitako kreditua: 49.938,81 euro. Gerakina: 251.212,13 euro.

Berbintzanan, 2008ko azaroaren 24an.-Alkatea, Pascual García Bueno.

Iragarkiaren kodea: L0818193