155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARGOTA

Aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2008ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2008ko ekitaldiko aurrekontuan 2/2008 aldaketa egiteko espedientea, kreditu gehikuntza eta kreditu berezia sortzeko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz, espedientea 15 egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da.

Bargotan, 2008ko azaroaren 27an.-Batzorde Kudeatzaileko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L0818443