155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

36/2008 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2008ko azaroaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko aurrekontu orokorra aldatzeko 36/2008 zenbakiko espedientea, zeinaren bidez kreditu transferentzia bat onetsi baita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako aipatu 216.3 artikuluaren bidez 202.ean xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean agertu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako erabakiak bete daitezen.

Barañainen, 2008ko abenduaren 1ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0818449