155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALLO

Aldaketa aurrekontuan

Alloko Udalak, 2008ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3/2008 aldaketa Udalaren 2008ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Allon, 2008ko azaroaren 25ean.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L0818176