155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

FITERO

Fiteron orubea besterentzea, enkante publikoaren bidez

Fiteroko Udalak, 2008ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen honako hiri finka hau besterentzea, aipatzen diren baldintzekin:

-Objektua: orube eraikigarria, R. 1.1. identifikazioa duena, Fiteroko 11-D exekuzio unitateko birzatiketa proiektuaren aldaketari buruzko espedientearen esleipen planoan. Laurehun eta hemezortzi metro eta laurogeita hemezortzi dezimetro karratuko azalera du, eta bostehun eta berrogeita bi metro eta hogei dezimetro karratuko aprobetxamendu eraikigarria sestra gainean, beheko solairuan, lehen solairuan eta atikoan, etxebizitzetarako eta horren osagarri direnak, planeamenduko determinazioen arabera. Mugak: Iparrean Domingo Huarte kalea, Peñahitero kalearekin angelua eratuz; hegoan lurzati berria, R. 3.2tik sortua; ekialdean Domingo Huarte kalea eta 11C unitatearekin muga egiten duen unitateko bide berria; eta mendebaldean lurzati berria, R. 1.2 eta R. 2.1.etik sortua. Fiteroko jabetza erregistroan honela dago inskribatuta: 7241. finka, 117. orria, 121. liburua, 2933. liburukia.

-Prozedura: enkante publikoa, gutun-azal itxien bidezko prozedura erabiliz.

-Hasierako prezioa: 75.600 euro, gehi BEZa. Urbanizazio kuotarik ez du.

-Interesdunek agiriak non, noiz eta nola aurkeztu: enkantean parte hartzeko proposamenak gutun-azal itxian aurkeztuko dira Fiteroko Udalaren erregistroan, 10:00etatik 13:30era, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko: Fiteroko Udalaren osoko bilkuren aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko 13:30ean.

Besterentzea arautuko duen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Fiteroko Udalean.

Fiteron, 2008ko azaroaren 26an.-Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0818180