155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 4an emandako 3316/2008 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza ikasketetako irakasleen Kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze lehiaketak egiteko deialdia onetsi zen.

Ebazpen horren argitalpenean (abenduaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 151. zk.) akats batzuk daudela ikusirik, ondotik egiten dira behar diren zuzenketak.

Gaztelaniazko edizioan, 14876. orrialdean, bigarren zutabean, E atalean, "Educación Orientativa" dioen tokian "Orientación Educativa" behar du.

Gaztelaniazko edizioan, 14877. orrialdean, bigarren zutabean, 2) atalean, "Psicología y Pedagogía" dioen tokian "Orientación Educativa" behar du.

Gaztelaniazko edizioan, 14878. orrialdean, bigarren zutabean, 4. atalean, "Educación Orientativa" dioen tokian "Orientación Educativa" behar du.

Gaztelaniazko edizioan, 14881. orrialdean, bigarren zutabean, II. eranskinean, "Educación Orientativa" dioen tokian "Orientación Educativa" behar du.

Euskarazko edizioan, 14887. orrialdean, lehenengo zutabean, VII. eranskinean, "Psikologia eta Pedagogia" dioen tokian "Hezkuntza Orientazioa" behar du, eta gaztelaniazko edizioan, 14887. orrialdean, bigarren zutabean, VII. eranskinean, "Psicología y Pedagogía" dioen tokian "Orientación Educativa" behar du.

Iruñean, 2008ko abenduaren 15ean.-Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

Iragarkiaren kodea: F0819078