155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 11n emandako 199/2008 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko soziologo izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 26an emandako 213/2008 Ebazpenaren testuan akats bat egin dela oharturik, behar den zuzenketa egiten da. Ebazpen hori 2008ko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 26an.

Ondoko hau dioen tokian:

"Oposizioko lehenbiziko ariketa 2009ko otsailaren 9an, igandearekin, eginen dela adieraztea, goizeko 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 012 gelan (Arrosadiko campusa, zk.g., Iruña)."

Honela behar du:

"Oposizioko lehenbiziko ariketa 2009ko otsailaren 8an, igandearekin, eginen dela adieraztea, goizeko 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 012 gelan (Arrosadiko campusa, zk.g., Iruña)."

Iruñean, 2008ko azaroaren 26an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F0819004