155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CORELLA

Alkatetza bertze baten esku uztea

2008ko azaroaren 27an, Alkatetzaren ebazpen hau eman da, hitzez hitz honela dioena:

"Kontuan hartuz hiritik kanpo izanen naizela azaroaren 28tik abenduaren 9ra bitarte, biak barne.

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Alkatetzari dagozkion eskurantza guztiak lehen alkateorde Cristina Arellano Garcíaren esku uztea, azaroaren 28tik abenduaren 9ra bitarte, biak barne."

Corellan, 2008ko azaroaren 27an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0818402