155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ALLO

Ebazpena

Alloko Udaleko alkate udalburuaren 153 zenbakiko ebazpena, 2008ko azaroaren 26koa, zeinaren bidez alkateordea eskuordetzen baita alkatearen ordez aritzeko.

Opor bidaian bainoa, ikusirik Alkatetza honetan izanen den hutsunea 2008ko azaroaren 29tik 2008ko abenduaren 7ra bitarte (biak barne).

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikulua eta ondokoak.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan ahalmenekin bat.

Ebatzi dut:

Victoriano Luquin Arrastia alkateordea eskuordetzea, nire ordez ari dadin, 2008ko azaroaren 29tik 2008ko abenduaren 7ra arte, biak barne, alkate naizen aldetik dagozkidan eginkizunetan.

Allon, 2008ko azaroaren 26an.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L0818364