155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Ur-Hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta Uraren Ziklo Integralari dagozkion beste jarduketa eta zerbitzuen 2009ko prezioak arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarre Nagusiak, 2008.eko urriaren 23an egindako bileran, Ur-Hornidura eta Saneamendu Zerbitzuaren Finantzatzea arautzen dituen Ordenantzaren behin-behineko onespen erabakia hartu zuen, 2009. urteko ekitaldirako.

Onespen Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik, izan ere 2008.eko urriaren 31ko 133. zenbakian, eta publikoari erakusteko epea iraganik, alegaziorik aurkeztu ez delarik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Ordenantza horren behin betiko onespena gauzatzen da, eta agintzen haren testu osoaren argitaratzea, dagozkion ondorioak sor ditzan.

UR-HORNIDURA, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALARI DAGOZKION BESTE JARDUKETA ETA ZERBITZUEN PREZIOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I. TITULUA

Iruñerriko zerbitzuak, e.a.-ren prezioak, uraren ziklo integralari dagokionean

I. KAPITULUA

Aplikazio eremua

1. artikulua. Ordenantza hau, Iruñerriko Mankomunitatea osatzen duten Udalen eremuetan izanen da aplikagarria, non arau-testu honek hartzen eta arautzen dituen zerbitzuak ematen diren, bai eta, halakotan, integraturik egon gabe ere, ur-hornidura egiten edota ur-isurpenak biltzen diren beste haietan ere.

Estatutuen 9. artikuluaren araberakoan, Mankomunitateak bere zerbitzuak udal eremuaren zati batean -Kontzeju batean edo zenbaitetan- ematen ditueneko kasuetan, honako Ordenantza zerbitzu-prestazioa egiten deneko Kontzejuen eremuetan soilik izanen da aplikagarria.

II. KAPITULUA

Emandako zerbitzuak

2. artikulua. Emandako zerbitzuak, ordenantza honetan arautzen diren zerbitzu eta jardueren gertatzezko edo ahalbidezko erabilpena egin edo egin ahal izatearen kariaz zehazten dira. Direlako zerbitzu eta jarduerak, dagozkien diru-sariak sorrerazten dituztenak, ondoan zerrendatzen diren hauek dira:

a) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantenimendua.

b) Saneamendu eta estolderia sare lokalen eskuragarritasuna eta mantenimendua.

c) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren erabilpena. Ezarriko den diru-saria uraren erabilera edo zertarakoaren arabera aldakor gertatu ahal izango da, horniduran emandako urari erabilpen ezberdinak eman eta neurketa ekipo bakarra dagoenean tarifa konbinatuak ezarriko direlarik.

d) Edateko ur-hornidura edo/eta hondar-uren hustuketaren behin-behineko edo behin-betiko kontratazioa egiteko beharrezko jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboen prestazioa.

Ez dira ordaintzekoak izanen erabilera aldaketagatiko kontratuen izapidaketa eta burutzapena, baldin eta titularitatea aldatzen ez bada, hala nola beste kontrato bateko titularitatearen aldaketa edo subrogazioa, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren 101. eta 102. artikuluek arauturikoarekin bat. Halaber, dagokion bajaren ondorengo 30 egun naturaleko epean egiten diren alta kasuetan, honetatik kanpo geratzen direlarik Ordenantza horren 98. artikuluko 1c, e eta f ataletakoren bat aplikatzearen ondorioz egindakoak.

e) Edateko uren distribuzio sare edota hondar-ur hustuketa sareetara lotzeko eskubidea. Hornidura edota saneamendu zerbitzuak egitez eskura izatearen gertakariaz zehazten da.

f) Behin-behineko horniketak egiteko kontratuak.

g) Ikuskapen-lana, enpresaren langileek burututakoa, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzan ezarritako arauen betetze osoa egiaztatzeko bideratua, beroietan arauturikoaren infrakzioa gertatzen den kasuetan.

3. artikulua. I.Z.E.A.-ko Administrazio Kontseiluak bidezko diru-sariak erabakiko ditu ur-hartzeen burutzapenak finantzatzeko, nola edateko uren distribuzio sareetarako, hala hondar-uren hustuketa sareetarako, bai eta prezintaketetan, eta kontadoreen egiaztapen, ezarpen eta ordezkapenetan ere, edo beste lanetan ere, horrelakoak aipatu Sozietateak burutzen dituen kasuetan.

III. KAPITULUA

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. ordaintzera beharturik daude:

a) Ordenantza honetako 2. artikuluaren a), b), c), d), eta f) ataletan zehazten diren zerbitzuen kasuan, dagokien hornidura-kontratuaren titularra.

b) Ordenantza honetako 2. artikuluaren e) atalean zehazten diren zerbitzuak direnean:

b.1) Etxebizitzetako Ur-lotuneak: Etxebizitzen eragilea izanen da ordaintzera beharturik, halakotzat joko delarik eraikitzen ari dena edo eraikuntza kontratatu duena.

Etxebizitza-promozioak.-Nolanahi ere, eragileak eraikuntza-proiektua burutzea agindu lezakeeneko eraikitzaileak delako tarifa ordaindu ahal izanen du, halakoetan, zenbatekoa eragilearengandik berreskura daitekeelarik.

b.2) Bestelako Ur-lotuneak:

b.2.2) Gainerakoak: Ur-lotunea eskatu duenak, edo, halakotan, 2.e artikuluko zerbitzuak eskatu dituenak.

c) 2. artikuluaren g) atalean zehazten diren jardueren kasuan, arau-haustea eragin duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Hornidura-kontraturik ez dagoen kasuetan, ordaintzera beharturik egonen dira ikuskapena dagokieneko lursail, eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta bestelako higiezinen jabeak, errentariak, edo edonolako erabiltzaileak, beti ere zehaturiko gertakaria dela eta onuradun suertatu izan direnean.

IV. KAPITULUA

Kuotaren oinarria

5. artikulua. 2. artikuluan zerrendaturiko zerbitzuetako bakoitzari dagokion kuota kalkulatzeko oinarriak ondorengoak dira:

a) 2. artikuluaren a) atalean aipatutako zerbitzurako: Kontagailuaren ur-emari nominalaren araberako kuota finkoa.

b) 2. artikuluaren b) atalean aipatutako zerbitzurako: hornidura kontadorearen ur-emari nominalaren araberako kuota finkoa.

c) 2. artikuluaren c) atalean aipatutako zerbitzurako: Kontagailuak seinalatzen duenaz, edo teknikoki onargarri diren beste prozeduraren bitartez zenbatutakoaz, kontsumitu diren ur metro kuboen kopurua.

d) 2. artikuluaren d) atalean aipatutako zerbitzurako: kuota finkoa.

e) 2. artikuluaren e) atalean aipatutako zerbitzurako: Ur-hartzearen edo deribazioaren diametroaren araberako kuota finkoa, edo diferentzia handiagotze kasuan. Kuota honi koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, Eraskinean ezartzen diren erabilpen ezberdinen edo eta eraikinen motaren arabera.

f) 2. artikuluaren f) atalean aipatutako zerbitzurako: Kontagailuak seinalatzen duenaz, edo teknikoki onargarri diren beste prozeduraren bitartez zenbatutakoaz, kontsumitu diren ur metro kuboen kopurua.

g) 2. artikuluaren g) atalean ezarritako jardueretarako: egindako ikuskapenen kopurua.

V. KAPITULUA

Tarifak

6. artikulua. Kuota kalkulatzeko oinarriei aplikagarri zaizkien tarifak, Eranskinean ageri direnak dira, zerbitzu bakoitzerako.

VI. KAPITULUA

Kuotak

7. artikulua. Zerbitzu bakoitzari egokituko zaion kuota, bere oinarriari dagokion tarifa aplikatzearen emaitza izanen da.

8. artikulua. Aterako den kuotari legeek une bakoitzean fizkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haiek ezartzen dituzten era eta baldintzetan.

VII. KAPITULUA

Sortzapena

9. artikulua. 1. 2. artikuluaren a) eta b) ataletan ezartzen diren diru-sariak hil edo lauhil natural bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira, sareetara lotura eginik duten erabiltzaile guztiendako.

Zerbitzuari atxekitzen diren erabiltzaileendako ere, diru-sariak atxekipena egiten den egunean sortuko dira, nolaz eta, ordaintzera behartutakoak, hil horri geratzen zaizkion egunen proportzio-zatia eta geratzen diren egunei dagokiena, fakturazio-aldia bukatu arteraino, ordain dezan.

2. 2. artikuluaren c) eta f) ataletan ezartzen diren diru-sariak ur erabilpena egiten deneko momentuan bertan sortuko dira.

3. 2. artikuluaren d) atalean ezartzen diren diru-sariak edateko ur-hornidura edota hondar-uren hustuketa-kontratua egiten denean sortuko dira.

4. 2. artikuluaren e) atalean ezartzen diren diru-sariak sortuko dira:

a) Eraikinetako ur-loturetan, eraikuntza lanerako lotura eskatzen den unean edo eraiketa lanetarako ur-hornidura kontratua gauzatzen den momentuan, nahiz eta Ur-lotuneak lehenago eginak izan daitezkeen, poligono baten urbanizatze aldian.

b) Bestelako ur-loturetan, delako lotura baimendua izan orduko.

5. 2. artikuluaren g) atalean ezartzen diren diru-sariak, ordenantzen infrakzioa gertatu izan den kasuetan, Enpresak baimendutako langileek ikuskapen edo egiaztapen bisitaldia egiten duten momentuan sortuko dira.

VIII. KAPITULUA

Ordainarazpena

10. artikulua. Ordenantza honen bidez erregulatzen diren diru-sariak ondoko arauei jarraituz ordainaraziko dira:

1. 2. artikuluaren a), b), c) eta f) ataletan aurreikusten diren diru-sariak honela ordainaraziko dira:

a) 2,5 m³/h edo ur-emari nominal txikiagoko kontsumoen kontrolerako kontagailuak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, lauhilabetean behin.

b) 2,5 m³/h baino ur-emari nominal handiagoko kontsumoen kontrolerako kontadoreak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, hilabetean behin.

2. 2. artikuluaren d) eta e) ataletan aurreikusitako diru-sariak sortzapena egiten den momentuan ordainaraziko dira.

3. 2. artikuluaren g) atalean aurreikusitako diru-sariak subjektu pasiboari jakinarazten zaion momentuan ordainaraziko dira.

IX. KAPITULUA

Diru-bilketa

11. artikulua. 1. Ordenantza honetan zehazten diren zerbitzuak ematetik sortzen diren zorrak "jakinarazpen gabeko" kontsideratuak izanen dira, 2. g) artikuluan aipatzen diren jardueretatik sortzen direnak izan ezik.

2. 2. artikuluaren a), b), c) eta f) ataletan aurreikusten diren diru-sariek sortzen dituzten zorrak, behin eta 10. artikuluak aurreikusitakoaren arabera ordainaraziak, sortzapena izan eta ondorengo hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

3. 2. artikuluaren d) atalean aurreikusten diren diru-sariak beren sortzapenean bertan ordaindu beharko dira, baldin eta 12. a) artikuluan aurrikusten den ordaintzeko era eskatu ez bada, halakotan 30 egun naturaleko epean ordaindu beharko baitira.

4. 2. artikuluaren e) atalean aurrikusten diren diru-sariak, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren araberakoan behin Ur-lotunea egiteko eskubidea ezagutua izan eta gero, sortzapena egiten denean ordaindu beharko dira. 9.4 artikuluaren b) lerroaldean zehazten den kasuan, obrarako hornidura-kontratua eratzen den momentuan ordaindu beharko dira.

5. 2. artikuluaren g) atalean aurrikusten diren diru-sariak, ordaintzaileari jakinarazten zaion egunetik aintzina kontaturik, hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

6. Ezarritako epean ordainduak ez diren diru-sariei dagozkien zenbatekoak legezko interes-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruan gehituak izanen dira.

Korrituei dagokien zenbatekoaren sortzapena borondatezko ordainketa epea amaitzen den egunean gertatuko da, eta borondatezko ordainketa epea amaitzen den hilabetearen ondokoaren azken egunetik aitzina ordainaraziko dira.

Berantze-korrituak ez zaizkie aplikatuko beren jarduerak lege-ordenamendu pribatuari egokitu behar duten Administrazio Publiko, Erakunde Autonomo eta zuzenbide publikoko Entitateen zorrei.

12. artikulua. 1. Zorren ordainketa ondoko eran bete ahal izanen da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten ordaintzaileendako, beraiek seinalatutako Banku edo Aurrezki Entitatean eta kontuko zordunketa bidez.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten ordaintzaileendako, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak bete gabe gera litezkeen kasuetan, Iruñerriko Zerbitzuak-en Bulegoetan.

2. Nahiz eta 9.1 artikuluan ezarritakoa hala izan, kontratuaren deuseztatzeak sortzapen eskubideak ezabatuko ditu, eta, hala, iraungipen dataz ondorengo egunei dagozkien ordainarazitako eta ordaindutako diruak ordaintzaileari itzuli beharko zaizkio.

II. TITULUA

Saneamendu kanonari buruz

13. artikulua. Saneamendu kanona 10/1988 Nafarroako hondar-uren saneamenduari buruzko Foru Legean, abenduaren 29koa, eta apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bitartez onartutako Araudi garatzailean arauturik dago.

14. artikulua. Kanonaren zenbatekoa, zein 10/1988 Foru Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrari jarraiki ezartzen den, aurrekontu-urtealdi bakoitzerako dagokion Nafarroako Aurrekontu Foru Legean finkaturik geratzen da.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek 2009.eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

Tarifak

1.-2.a) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak.

1.1. Kuota finkoak, hordnidura: ezarritako kontagailuaren ur-emari nominalaren arabera.

1,5 m³/ordu arte 9,20

2,5 m³/ordu arte 22,71 *

(*) 1,5 m³/ordu baino ur-emari handiago eta 2,5 m³/ordu baino txikiagoko edo ur-emari bereko kontagailua ezarririk dagoen kasuetan, beti ere etxeko erabilpenerako, hots, 1. Tarifakoa esklusiboki, 1,5 m³/ordu edo ur-emari txikiagoko kontagailuendako ezarririk dagoen ur-hornidura kuota finkoa aplikatuko da.

3,5 m³/ordu arte 19,92

6 m³/ordu arte 28,46

10 m³/ordu arte 42,58

15 m³/ordu arte 85,71

25 m³/ordu arte 113,75

40 m³/ordu arte 211,00

60 m³/ordu arte 294,58

100 m³/ordu arte 460,45

150 m³/ordu arte 1.121,82

250 m³/ordu arte 1.335,44

400 m³/ordu arte 2.081,12

1.2. Sutetarako ur-hargune zigilatuengatiko kuotak.

Kuota finkoak, Ur-lotunearen diametroaren arabera:

30 mmkoa 10,24

40 mmkoa 19,66

50 mmkoa 30,69

65 mmkoa 40,91

80 mmkoa 76,80

100 mmkoa 107,53

125 mmkoa 168,98

150 mmkoa 414,80

200 mmkoa 491,06

250 mmkoa 767,30

2.-2.b) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak.

2.1. Kuota finkoak -estolderia-saneamendua-

Ezarritako hornidura-kontagailuaren ur-emari nominalaren arabera

1,5 m³/ordu arte 9,20

2,5 m³/ordu arte 22,71 *

(*) 1,5 m³/ordu baino ur-emari handiago eta 2,5 m³/ordu baino txikiagoko edo ur-emari bereko kontagailua ezarririk dagoen kasuetan, beti ere etxeko erabilpenerako, hots, 1. Tarifakoa esklusiboki, edo bestela etxeko erabilpena edo ureztapen pribaturako esklusiboki, hots, 4.3 tarifa konbinatukoa 1,5 m³/ordu edo ur-emari txikiagoko kontagailuendako ezarririk dagoen ur-hornidura kuota finkoa aplikatuko da.

3,5 m³/ordu arte 19,92

6 m³/ordu arte 28,46

10 m³/ordu arte 42,58

15 m³/ordu arte 85,71

25 m³/ordu arte 113,75

40 m³/ordu arte 211,00

60 m³/ordu arte 294,58

100 m³/ordu arte 460,45

150 m³/ordu arte 1.121,82

250 m³/ordu arte 1.335,44

400 m³/ordu arte 2.081,12

3.-2.c) artikuluan aurreikusitako zerbitzua-kontsumoa

3.1. Kuota Aldakorra: m³-ko prezioa

Tarifa 1.-Etxeko erabilpena, zerbitzu publikoko erabilpena (Administrazio Publikoak) eta gizarte-intereskoa: 0,2643 euro.

Tarifa 2.-Industri-erabilpena, merkatal-erabilpena, nekazal- eta abelzaintza-erabilpenak eta suteen aurkako erabilpena: 0,4019 euro.

Tarifa 3.-Ureztapen pribatuko erabilpena eta aisia-baratzetako erabilpena: 0,7199 euro.

Tarifa 4.-Erabilpen konbinatuen tarifak.

4.1. Etxekoa-Merkataritza-Ureztapena.

14 m³/hil arte: 0,2643 euro.

14-25m³/hil: 0,4019 euro.

Gainerako kontsumoa: 0,7199 euro.

4.2. Etxekoa-Merkataritza.

14 m³/hil arte: 0,2643 euro.

Gainerako kontsumoa: 0,4019 euro.

4.3. Etxekoa-Ureztapena.

14 m³/hil arte: 0,2643 euro.

Gainerako kontsumoa: 0,7199 euro.

4.4. Merkataritza-Ureztapena.

12 m³/hil arte: 0,4019 euro.

Gainerako kontsumoa: 0,7199 euro.

Tarifa 5.1 Zerbitzu publikoko erabilpena (Iruñerriko Udal Zerbitzuak): 0,2643 euro.

Tarifa 5.2. Eremu publikoak ureztatzeko erabilpena: 0,2891 euro.

Tarifa 6.-Mankomunatu gabeko Udal-Entitateri eman ur-hornidura -zisterna bidezko hornidura barne-: 0,3186 euro.

Tarifa 7.-Obrak burutzeko erabilpena, behin behineko zerbitzu berezitako erabilpena, eta zisterna bidezko hornidura: 0,6975 euro.

Tarifa 8.-Izkutuko ur-ihesagatik gertaturiko kontsumoak: 0,2643 euro.

Tarifa hau (8) aplikatzea ondorengo zirkunstantzia guztiak gertatzen direlarik egin ahal izanen da, izan ere egokiro egiaztaturik direnean:

1.-Izkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjetu pasiboak aldez aurretik tutuerian edo neurgailuetan matxuraren berririk ez duelako moduan.

2.-Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeria egon, ihesa gertatzeko unean, halakotan, ez eta gertatutako unearen ondoren ere.

Ur-ihesa eragin zuen hautsi edo matxuratutako instalakuntzaren konponketa hura bazela jakin eta ondorengo 7 eguneko gehienezko epean egina beharko du.

3.2. Mugagabeko iraupena duen hornidura eta saneamendu kontratu batengatiko zerbitzuen erabilpenean erabilera aldaketa egiaztatuko bada, Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.-k tarifa aldazteari ekingo dio, nolaz eta begiraturiko benetako erabilera fakturatzeko xedeaz.

4.-2.d) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. Kontratazioa:.124,28 euro.

5.-2.e) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. ur-hartzeko lotura-eskubidea.

5.1. Hornidura eta saneamendu sareetara ur hartzeko lotura egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarra, zeinari seinalatzen diren koefiziente zuzentzaileak aplikatuko bait zaizkio:

LOTURAREN DIAMETROA OINARRIA

(1") arte 25 mm 653,43

(1" 1/4) 30 mm 1.236,49

(1" 1/2) 40 mm 2.474,30

(2") 50 mm 3.797,78

65 mm 5.059,07

80 mm 6.321,02

100 mm 8.855,95

125 mm 16.618,21

150 mm 33.853,78

200 mm 60.700,32

250 mm 94.841,88

KOEFIZIENTE

ZUZENTZAILEA

Etxebizitza libreak * 0,45

"B.O.E." eta birregokitutakoak * 0,30

Prezio tasatuko etxebizitzak eta prezio adostuko etxebizitzak * 0,35

Etxekoa/ureztapena ("B.O.E." izan ezik), eta sare berriztatzea

dela eta Ur-lotunerako eskariak 0,80

Industria, merkataritza, igeritoki pribatuak 1,00

Jabetza publikoko ondasunak, erabilpen edo zerbitzu publikokoak 0,20

Ureztapen publikoa edo pribatua erabilpen publikorako 0,20

Ureztapen pribatua 2,00

Obrak eta behin-behineko erabilpena gehienez 2 urte 0,20

(*) Ateratzen den zenbatekoa % 40az gehitua izanen da Ur-lotunea bulego edo etxazpiak dituen etxebizitzarako den kasuetan.

5.2. Suteen aurkako jarduneko kontsumorako Ur-lotunea egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:

UR LOTUNEAREN DIAMETROA ZENBATEKOA

80 mm artekoa 358,89

100 mm 651,74

125 mm 1.022,69

150 mm edo handiagoa 2.511,22

5.3. Bi edo erabilpen gehiagorako deribazioak dituen halako diametroko ur-lotunea egiten den kasuetan, deribazio bakoitza lotura ezberdina bailitzan tramitatuko da, bakoitzari erabileraren kariaz dagokion koefizientea aplikatuz. Hala ere, eskatzaileak bakarrik lotura nagusia tramita dadin bere nahia adierazi ahal du, deribazioak alde batera utziz, eta halakoetan 1 koefizientea aplikatuko delarik.

5.4. Erregistroaren giltza diametro txikiagokoa bada, tarifa delako diametroaren gainean ezarriko da.

5.5. Ur-lotune bati edo ur-lotune deribatu bati koefiziente zuzentzaile bat baino gehiago aplikagarri zaionetan, zerbitzuan erabilera desberdinak batera egiten direlako, lotura-eskubideen zenbaketa lotura horretatik hornitzen diren etxebizitza guztien gainean koefiziente zuzentzaileak aplikatzean ateratzen den batukea izanen da, koefiziente bakoitza erabilerak duen proportzioan.

5.6. Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzarekin bat, soilik hornidura sarera ur-hartze lotunea egiteko eskubidea, edo soilik saneamendu sarera lotura egiteko eskubidea eskatzen deneko salbuespen kasuetan, ondoko arauak ezartzen dira:

a) Hornidura sarera ur-hartze lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa globalaren %50ari dagokiona izanen da. Kasu honetakotzat hartzen dira ureztapenerako lotura-eskariak.

b) Saneamendu sarera lotura batua (hondar-ur eta euri-urak aldi berean) egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:

LOTUNEAREN DIAMETROA OINARRIAK

160 mmkoa 333,26

200 mmkoa 928,05

250 mmkoa 1.475,01

315 mmkoa 2.287,32

400 mmkoa 3.712,20

500 mmkoa 5.798,83

Oinarriei 5.1 atalean ezarritako koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkie.

c) Hondar-ur edo euri-uretako lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa b) atalean aurrikusten denaren %50ari dagokiona izanen da.

6.-2.g) artikuluan aurreikusitako jarduerak

Egindako ikuskapen bakoitzarengatik: 57,64 euro.

7.-indarrean dagoen eaeap-a bider 1,13 eginez ateratzen dena edo zenbateko txikiagoko pentsioa jasotzen dutenendako kuota berezia:

Ordenantza honetan arautzen den edozein diru-sariri dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarria den kuotaren %10 aplikatzetik sortzen den kantitatea bezainbestekoa izanen da, ordaintzailea Gizarte Segurantzaren aldetik, Gizarte Ongizaterako Nafarroako Institutuaren aldetik edo Nafarroako Mendekotasun Agentziaren prestazio baten onuraduna denean, zenbatekoa Efektu Anitzetarako Errenta-Adierazle Publikoa, indarreango EAEAPa, bider 1,3 ateratzen den kopurua gainditzen ez duela, edota ezkontide edo gisa bereko bizikidea duenean 1,35 aldiz delako EAEAPa, bion diru sarrerak baturik, gainditzen ez duela. Ezkontidea ez den beste ezein famili-zamarik izanez gero (adin txikiko semealabarik, 23 urte arteko eta adin horretako semealabarik ikasketa egiten ari edo legezko langabetu egoeran, edo semealaba ezindurik eta diru sarrerarik gabeak), aipatu diru-muga horiei menpeko lagun bakoitzagatik delako EAEAPa 0,23 aldiz gehituko zaie.

Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintza bete izanik ere, urteko kopurua EAEAPa bider 1,13 baino handiagoa batzen duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Halaber, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarri zein higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohizko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eskatzaileek ondokoak ekarri beharko dituzte:

1.-Eskabidea

2.-Jasotako prestazioaren egiaztagiria

3.-Errenta edo Ondare Aitorpena, edo horrelakorik egin behar ez izateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren agiria, hala nola eskatzailearen edo bizikideen diru sarrerak egiaztatzen dituzten beste agiriak.

4.-Udal Erroldatik eratorritako Elkarbizitze Egiaztagiria.

Edonola ere, tarifa honen erabiltzailea ur-hornidura eta saneamendu kontratuko titularra edo bere ezkontidea izanen da.

Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.-k, edozein unetan, tarifa hau emateko eskatzen diren betebeharrak mantentzen direlako egiaztapena egin ahal izanen du, baldintzok betetzeari utzi edo egiaztapenean eskaturiko agiriak ekartzen ez dituzten onuradun guztiei tarifa osoa aplikatuko dielarik.

8.-Irabazteko asmorik gabeko jardueran, hirugarren munduarentzako laguntzak biltzen aritzen diren gobernuz kanpoko erakundeendako kuota berezia:

Ordenantza honetan arautzen diren prezioetarik edozeini dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarri den kuotari % 10 aplikatuz ateratzen dena bezainbestekoa izanen da, ordaindu behar duena Gobernuz kanpoko erakundea denean, eta zerbitzua zuzenki egintza publikorakoa denean, irabazteko asmorik gabea, eta horren xedea bere asmoetarako laguntzak biltzea denean.

Iruñea, 2008eko abenduaren 12an.-Mankomunitate Buru, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0819071