155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Hiri hondakinen kudeaketa zerbitzuaren finantzatzea arautzeko 2009ko ordenantzaren behin betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2008.eko urriaren 23an egindako bilkuran, Hiri hondakinen kudeaketa zerbitzuaren finantzatzea arautzen duen ordenantzaren behin-behineko onespen erabakia hartu zuen, 2009. urteko ekitaldirako.

Onespen erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik, izan ere 2008.eko urriaren 31ko 133. zenbakian, eta jendaurreko epea iraganik, alegaziorik aurkeztu ez delarik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Ordenantza horren behin betiko onespena gauzatzen da, eta agintzen haren testu osoaren argitaratzea, dagozkion ondorioak sor ditzan.

HIRI HONDAKINEN KUDEAKETA-ZERBITZUAREN FINANTZATZEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Aplikazio eremua

1. artikulua. Ordenantza hau, Iruñerriko Mankomunitatean integraturik dauden Udalen lurralde barrutietan aplikagarria izanen da, baldin eta zerbitzua egiazki burutzen bada.

Estatutuen 9. artikuluaren araberakoan, Mankomunitateak bere zerbitzuak udal eremuaren zati batean -Kontzeju batean edo zenbaitetan- ematen ditueneko kasuetan, honako Ordenantza zerbitzu-prestazioa egiten deneko Kontzejuen eremuetan soilik izanen da aplikagarria.

Emandako zerbitzuak

2. artikulua. Ematen diren zerbitzuak, Ordenantza honetan arautzen diren zerbitzu eta jardueren erabilpena egin edo egin ahal izatearen kariaz zehazten dira. Direlako zerbitzu eta jarduerak, dagozkien diru-sariak sorrerazten dituztenak, ondoan zerrendatzen diren hauek dira:

1.-Hiri hondakin solidoen nahitaezko harrera, bilketa, garraioa eta ondoko balioztapen edo hustuketa zerbitzuen eskuragarritasuna edota erabilpena, Hiri Hondakinei buruzko Legearen eta Iruñerriko Mankomunitatearen H.H.S.-en Kudeaketa Arautzeko Ordenantzaren kariaz sortzen direnak.

2.-Ondoko zerbitzuen prestazioa:

a) HHS-en balioztapen eta ezabapen instalakuntzetan hondakinen harrera.

b) Hildako etxeko animalien jasoketa, garraioa eta deuseztapena.

Ordaintzera behartuak

3. artikulua. 1. 2. artikuluaren 1 atalean definitutako zerbitzuei dagozkien diru-sariak ordaintzera beharturik daude pertsona fisiko zein juridikoak, hala nola egoneko herentziak, ondasun elkargoak eta beste entitateak, izaera juridikoa izan gaberik ere, baldin eta, ezarpengarri diren unitate ekonomiko edo ondaretza berezitua osatzen badute, edozein tituluren kariaz etxebizitza, lokal, establezimendu edo zentrorik erabiltzen badute, eta haien onura edo mesederako zerbitzua modu orokor eta beharrezkoan ematen edo prestatzen bada. Onuraduna ezaguna ez den kasuetan, direlako higiezinen jabeak izanen dira ordaintzera behartuak, haiek kuotak dagokien onuradunengana birrezarri ahal dituztelarik.

2. 2.2 artikuluan ezarritako prestazioak direlakoetan, ordaintzera behartuak izanen dira honakoak:

2.2.a) artikuluaren arabera emaniko zerbitzuak. Hondakinak Tratamendu Zentroan jasotzea eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.

2.2.b) artikuluaren arabera emaniko zerbitzuak. Zerbitzua ematea eskatzen dutenak. Ez dira zerbitzu honen ordaintzera beharturik egonen Mankomunitatean integratuta dauden entitate lokalak.

Kuotaren oinarria

4. artikulua. 1. 2. artikuluaren 1. atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, kuota zehazten deneko oinarria, era orokor batez, I. eraskinean ageri diren erabilpenaren araberako tarifa multzoetako ondasun higiezinen katastro-balioen batura izanen da, Nafarroako Hiri Aberastasunaren Erregistro Fiskaleko datuen arabera.

Ondasun higiezinen bat delako Erregistroan balioztaturik ez dagoen kasuan, 6.1 b) artikuluan ezartzen denari jarraituko zaio.

"Hondakin sortzaile handien" kasuan, halakotzat hartuko baitira bi edukiontzi edo gehiago behar izaten dituzten ordaintzaileak, oinarria edukiontzien edukiera erabilgarriari eta bilketa maiztasunari dagokiona atxekituko zaie.

Bilketa konpaktazio gabeko kaxa bitartez egiten den kasuetan oinarria biltzeko diren kaxen kopuruarekin bat etorriko da.

2. 2. artikuluaren 2,a) atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, oinarria isurkinaren pisua izanen da.

3. 2. artikuluaren 2,b) atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, oinarria hildako animalia ale bezainbesteko izanen da.

Tarifak

5. artikulua. 1. 2.1 artikuluan bildua den zerbitzuaren kasuan, eta erabilerari dagokion koefizienteaz zuzenduriko bere oinarriaren gainean, I. Eranskinean erabilera bakoitzarentzat ezarri den tarifa aldakorra aplikatuko da, kuotaren zati aldakorra izanik. Hau ez zaie aplikagarri "hondakin sortzaile handiei".

2. 2.2 artikuluan aipatzen diren zerbitzuen kasuan oinarriei Eranskineko H eta I ataletan ageri diren tarifak aplikatuko zaizkie.

Kuota

6. artikulua. 1.a) 2.1 artikuluan aurreikusten den zerbitzurako aterako den kuota osoa, zati aldakorra eta I. Eranskinean ageri den kuota finkoaren batura izanen da. Ezin izanen da ezein kasutan ere kuota osoa erabilpen bakoitzeko kuotaren zenbatekoa baino haundiagoa izan.

"Hondakin sortzaile handiek" kuota bakarra ordainduko dute, zenbatekoak I. Eraskinean agertzen baitira.

1.b) Zergapeko hiri-unitateei Hiriko Lurralde Kontribuzioaren ondorioetarako oinarri zergagarririk atxeki ez zaien kasuan, aterako den kuota, tarifa aldaezina eta Eranskinean ageri den tarifa aldakorraren batura izanen da, ezarritako erabilpenen arabera.

2. 2.2 artikuluan bilduak diren zerbitzuendako kuota aurreko artikuluan aipatzen diren tarifak aplikatzearen kariaz sortzen dena izanen da.

7. artikulua. Kasu bakoitzean aterako den kuotari legeek une bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haiek ezartzen dituzten era eta baldintzetan.

Sorrarazpena

8. artikulua. 1. 2.1) artikuluan aipatzen diren zerbitzuendako ezarririko diru-sariak lauhilabete natural bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira.

Zerbitzua jasotzen hasten diren erabiltzaileentzat, zerbitzua jasotzen hasten direneko egunean gertatuko da sorrarazpena, nolaz eta ordaintzera beharturik dagoenak bakarrik fakturazio-epea bukatzen den arteko egunei dagokiena ordain dezan.

2. Gainerako beste zerbitzu guztiengatik ezartzen diren diru-sariak, interesdunak eskaera egiten duen momentuan edo zerbitzuaren prestazioa burutzen denean (2.2 b artículo).

Ordainarazpena

9. artikulua. Ordenantza honen bidez erregulatzen diren diru-sariak hilabeteko edo lauhilabeteko alditan ordainaraziko dira.

Diru-bilketa

10. artikulua. 1. 2.1 artikuluan aurreikusten diren zerbitzuak emateaz sortzen diren zorrak "jakinarazpen gabekotzat" kontsideratuak izanen dira, zerga-ordaintzaile errolda batetatik sortuak direlako.

2. Ordenantza honetan artikuluan aurreikusten diren diru-sariek sortzen dituzten zorrak, behin eta 9. artikuluak aurreikusitakoaren arabera ordaineraziak, ordaindu behar direneko lauhilabete naturaleko lehen hilabetearen lehenbiziko egunean jakinerazitzat emanen dira. Data horretatik aurrera hilabeteko epea kontatzen hasiko da, ordainketa egiteko.

3. Ezarritako epean ordainduak ez diren diru-sariei dagozkien zenbatekoak legezko urteko interes-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruan gehituak izanen dira.

Korrituei dagokien zenbatekoaren sorrarazpena borondatezko ordainketa epea amaitzen den egunean gertatuko da, eta borondatezko ordainketa epea amaitzen den hilabetearen ondokoaren azken egunetik aitzina ordainaraziko dira.

Berantze-korrituak ez zaizkie aplikatuko beren jarduerak lege-ordenamendu pribatuari egokitu behar duten Administrazio Publiko, Erakunde Autonomo eta zuzenbide publikoko Entitateen zorrei.

11. artikulua. Zorren ordainketa ondoko eran bete ahal izanen da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjetu pasiboendako, beraiek seinalatutako Banku edo Aurrezki Entitatean eta kontuan zordunketa bidez.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjetu pasiboendako, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak bete gabe geratu diren kasuetan, I.Z.E.A.-ren Bulegoetan.

12. artikulua. Nahiz eta 8.1 artikuluan ezarritakoa hala izan, eraikina erabiltzearen eskubidea deuseztatzeak sortzapen eskubideak ezabatuko ditu, eta, hala, iraungipen dataz ondorengo egunei dagozkien ordainarazitako eta ordaindutako diruak ordaintzera beharturik dagoenari itzuli beharko zaizkio.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek 2009.eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

I.-Hiri hondakin solidoen kudeaketa zerbitzua, nahitaezko harrerapekoa

A) Erregimen orokorra -urteko tarifak- zenbatekoak eurotan

1 1 %0,072 32,73 94,54

4. Etxebizitzak (*)

96. Estudioa

92. Landetxea

(*) Koefiziente zuzentzaileak udalerrika aplikatuz (II Eraskina)

2 2 %0,140 204,13 674,78

9. Lokal komertzialak elikadura izan ezik

3 4,25 %0,140 204,13 1.206,87

9. Elikadura lokal komertzialak

30. Kasinoa

34. Festa aretoa

43. Jatetxea

44. Kafetegia, taberna

42. Egoitza

55. Ospitala

56. Klinika

59. Kuartelak

60. Kartzelak

4 1 %0,140 204,13 1.206,87

41. Ostatua

45. Pentsioa

5 1 %0,140 204,13 2.514,21

10. Industri lokalak

12. Industri pabilioia

13. Industri biltegia

14. Aldatoki eta jantokiak

61. Tren geltokia

62. Bodega kooperatiba

87. Garaje egoitza

90. Zerbitzu estazioa

93. Laborategia

94. Autobus geltokia

6 1 %0,108 94,54 850,34

3. Jarduera ekonomikorik egiten deneko etxebizitzak

17. Bulegoak

7 1 %0,108 38,18 210,22

7. Erabili gabeko lokalak

8 0,25 %0,108 38,18 94,54

18. Bulego publikoa

19. Udaletxea

20. Auzitegia

27. Liburutegia

28. Museoa

29. Kultur etxea

49. Kulturako erlijio etxeak edo eguneroko erabilpenekoak

91. Alderdi politikoen egoitzak

9 1 %0,108 160,39 674,78

21. Unibertsitatea

22. Institutoa

23. Lanbide eskola

24. O.H.O. eskola

25. Kolejio ikastetxea

26. Haurtzaindegia

31. Antzokia

32. Zinemategia

33. Auditorioa

35. Zezen plaza

36. Estadioak

37. Polikiroldegiak

53. Babesetxea

46. Elkarteak

54. Seroretxeak

57. Anbulatorioa

58. Sorostokia

B) Kuota berezia, lanbide arteko gutxieneko soldataren adineko pentsioa edo zenbateko txikiagoko pentsioa jasotzen dutenendako.

Ordenantza honetan arautzen den edozein diru-sariri dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarria den kuotaren %10 aplikatzetik sortzen den kantitatea bezainbestekoa izanen da, ordaintzailea Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Mendekotasun Agentziaren prestazio baten onuraduna denean, zenbatekoa Efektu Anitzetarako Errenta-Adierazle Publikoa, indarreango EAEAPa, bider 1,3 ateratzen den kopurua gainditzen ez duela, edota ezkontide edo gisa bereko bizikidea duenean 1,35 aldiz delako EAEAPa, bion diru sarrerak baturik, gainditzen ez duela. Ezkontidea ez den beste ezein famili-zamarik izanez gero (adin txikiko semealabarik, 23 urte arteko eta adin horretako semealabarik ikasketa egiten ari edo legezko langabetu egoeran, edo semealaba ezindurik eta diru sarrerarik gabeak), aipatu diru-muga horiei menpeko lagun bakoitzagatik delako EAEAPa 0,23 aldiz gehituko zaie.

Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintza bete izanik ere, urteko kopurua EAEAPa bider 1,13 baino handiagoa batzen duten beste diru sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Halaber, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarri zein higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa, ohizko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eskatzaileek ondokoak ekarri beharko dituzte:

1.-Eskabidea

2.-Jasotako prestazioaren egiaztagiria

3.-Errenta edo Ondare Aitorpena, edo horrelakorik egin behar ez izateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren agiria, hala nola eskatzailearen edo bizikideen diru sarrerak egiaztatzen dituzten beste agiriak.

4.-Udal Erroldatik eratorritako Elkarbizitze Egiaztagiria.

Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.-k, edozein unetan, tarifa hau emateko eskatzen diren betebeharrak mantentzen direlako egiaztapena egin ahal izanen du, baldintzok betetzeari utzi edo egiaztapenean eskaturiko agiriak ekartzen ez dituzten onuradun guztiei tarifa osoa aplikatuko dielarik.

Halaber, Ordenantza honetan arautzen diren prezioetarik edozeini dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarri den kuotari % 10 aplikatuz ateratzen dena bezainbestekoa izanen da, ordaindu behar duena Gobernuz kanpoko erakundea denean, eta zerbitzua zuzenki egintza publikorakoa denean, irabazteko asmorik gabea, eta horren xedea bere asmoetarako laguntzak biltzea denean.

C) Sortzaile handiak:

Zerbitzuaren erabiltzaileak bere eskura 1.000 litroko bi edukiontzi edo gehiago baldin badu, eta astean 6 bilketa, ondoan aipatzen diren urteko kuotak aplikatuko zaizkio (balio katastrala edozein delarik ere ezarriko direnak):

-1.000 litroko 2 edukiontzi: 2.514,21 euro.

-Bitatik gora, 1.000 litroko edukiontzi bakoitzeko: 1.860,55 euro/bakoitzeko.

Edukiontzia beste edukiera batekoa bada (alboko bilketa egiteko edukiontziak), dagokion proportzio-kontua eginen da.

Bilketa era ez-jarraian egiten den kasuetan, -hots, H.H.S. -en bilketa astean sei egunez egiten ez bada-, dagokion proportzio-kontua eginen da.

D) Edukiontzien aldi baterako erabilpena

EDUKIONTZIA DESKARGA

JARRI/JASOTZEA BAKOITZEKO

3.200 L-ko edukiontzia 89,11 35,66

2.400 L-ko edukiontzia 62,37 26,73

1.000 L-ko edukiontzia 24,95 11,59

240 L-ko edukiontzia 8,47 4,44

120 L-ko edukiontzien uztea, 5,08 euro/eguneko fakturatuko da.

E) Sortzaile handiak-trinkotu gabeko kaxa hertsiren bilketa

-10 m³ arte: 178,22 euro/unitate/bilketa eguna

-5 m³ arte edo zatia: 89,11 euro/unitate/bilketa eguna

F) Katastro balioztapenik ezean

Higiezinei balio katastralik atxeki ez zaien kasurako, koadro orokorreko iharduera multzoei dagozkien ondoko kuota aldakorrak ezarriak dira:

-Kuota 1: 30,30 euro.

-Kuota 2: 101,09 euro.

-Kuota 3: 303,16 euro.

-Kuota 4: 202,07 euro.

-Kuota 5: 202,07 euro.

-Kuota 6: 64,38 euro.

-Kuota 7: 30,39 euro.

-Kuota 8: 50,55 euro.

-Kuota 9: 101,09 euro.

G) Tarifa guztiei dagozkien xedapenak:

1. Hondakin unitate sortzaile bakarrean erabilpen mota batzu sar daitezkeen kasuetan, katastro unitate nagusitzat hartu denaren erabilpen kuota finkoa aplikatuko da. Nolanahi dela, Jatetxe, Festa Areto, Kafetegi Taberna, Hotel, Egoitza, Polikiroldegi, Kasino jardueretarako kuota finkoak kasu guztietan aplikatuko dira, hondakin unitate sortzaile bakar batean sarturik egon arren.

2. Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.-ko ikuskatzaileek aldez aurretik konprobatutakoan, tarifak, kuotak, erabilpena eta ordaintzaileak aldatu ahal izanen dira, hauek errealitateari egokitu ez edota erabilpen edo balio katastralik atxekirik ez duten kasuetan, konprobaturiko erabilpen erreala faktura dadineko moduan. Higiezinaren erabilpen aldaketa egiaztatuko balitz, moldaketa atzerako ondorioz egin liteke, erabilpen aldaketa ziurtatzen den momentutik alegia.

3. Ezarpena dagokien higiezinen kasuan, baldin eta bilketa tokitik 300 metro baino urrutiago egon edota iristeko edo maniobra egiteko zailtasunik badago, Ikuskapen Zerbitzuek iritzia eman eta gero, aplikatuko den tarifa soilik kuotaren oinarriari dagokion tarifa aldakorra izanen da. (I. Eranskina)

4. Erregimen orokorreko Gehienezko Kuota (6.1 artículo 1 lerroaldea) 2.514,21 euro izanen da.

H) H.H.S.T.Z.-ko hondakinen tratamendu zerbitzuaren erabilpena:

-Lur isurketa: 5,50 euro/Tm

-Paper eta kartoi besterik ez duten hondakinen tratamendua: 7,00 euro/Tm

-Plastiko estalki-ontziak besterik ez diren hondakinen tratamendua: 7,00 euro/Tm

-Beira estalki-ontziak besterik ez diren hondakinen tratamendua: 7,00 euro/Tm

-Metal hutsez osatutako hondakinen tratamendua: 7,00 euro/Tm

-Egur hutsez osatutako hondakinen tratamendua: 7,00 euro/Tm

-Aurrekoak ez diren hondakin onargarrien isurpena, eta bilketa berezitua duten toki-entitatetatik heldu diren hondakinak: 40,00 euro/Tm

-Erabilitako pneumatikoak, diametroa 1.400 mm baino handiagoa dutenak 500,00 euro/Tm

I) Hildako animalien jasoketa, garraioa eta deuseztapena: 100,00 euro/animalia.

J) Lurpeko edukiontziak.

Urteko kostua honako formularen bitartez zehaztuko da kasu bakoitzean, plataforma jasotzaile bakoitzerako kalkulaturik:

Kostua = 170,00 euro (Fv + Fe + Fc + Fp).

Fv: Maiztasuna, organikoa-gainerakoa frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia.

Fe: Maiztasuna, bilgarri frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia.

Fc: Maiztasuna, beira frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia.

Fp: Maiztasuna, Paper-kartoi frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia.

II ERANSKINA

Udalez udaleko koefiziente zuzentzailea 4. erabilpen kodeari (etxebizitza) aplikagarria

Adios 1,04

Antsoain 0.63

Añorbe 1,17

Anue 1,69

Aranguren 0,64

Atetz 1,31

Barañain 0,65

Basaburua 1,09

Belaskoain 1,89

Beriain 0,65

Berriobeiti 0,65

Berriozar 0,62

Bidaurreta 1,58

Biurrun-Olkotz 0,99

Burlata 0,75

Ziritza 1,21

Zizur 0,65

Etxarri 1,69

Egues 0,76

Eneritz 0,85

Esteribar 0,78

Etxauri 0,94

Ezkabarte 0,69

Galar 0,91

Goñi 2,38

Girgillao 1,87

Uharte-Iruña 0,64

Imotz 1,10

Itza 0,80

Txulapain 1,24

Lantz 1,34

Legarda 0,99

Muruzabal 0,91

Noain-Elortzibar 0,63

Odieta 1,58

Olaibar 1,34

Oltza 0,71

Ollo 1,95

Orkoien 0,73

Iruña 1,00

Tiebas-Muru Artederreta 1,36

Tirapu 1,73

Ukar 0,94

Ultzama 0,93

Uterga 1,02

Atarrabia 0,65

Zabaltza 1,15

Zizur Nagusia 0,62

1 baino koefiziente zuzentzaile altuagorik ez da aplikatuko, baldin eta higiezinaren katastro balioa, 2009eko urtealdirako, 51.932,88 euro baino altuagoa bada.

2009ko urtealdia bitartean baloratze-ponentzia berririk indarrean jarriko balitz, delako udalaren koefiziente zuzentzailea gutxitu beharko litzateke, katastro balioak gehitu izan litezkeeneko proportzioan.

Iruñea, 2008eko abenduaren 12an.-Mankomunitate Buru, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0819070