155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Iruñerriko Taxi Zerbitzua era bateratuan emateko eskualdeko taxien 2009ko tasak arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespen

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak honako erabaki hau hartu zuen 2008ko urriaren 23an egindako bilkuran: Iruñerrian Taxi Zerbitzua era bateratuan emateko eskualdeko taxien 2009ko tasak arautzen dituen ordenantza hasiera batean onestea.

Onespen erabakia 2008ko urriaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 133 zenbakian argitaratu zen. Horrenbestez, jendaurreko epea igaro eta inolako alegaziorik egin ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 671990 Foru Legearen 325. artikuluan zehazten denarekin bat eginez, ordenantza hori behin betiko onetsi da. Testu osoa argitaratuko da, dagozkion ondorioak izan ditzan.

IRUÑERRIKO TAXI ZERBITZUA ERA BATERATUAN EMATEKO ESKUALDEKO TAXIEN 2009KO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasuneri buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen Tituluan, IV. kapituluan, 7. idatz-zatian ezarritakoarekin bat, eta honen 12. artikuluan dagoen baimena kontuan hartuta.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Honako kontzeptu hauek dira zergapeko egintzak:

a) Baimenaren ikus-onespena (10. artikulua).

b) Baimena transmititzea (13. artikulua).

c) Baimena soldatapeko gidari bat kontratatzeko (15. artikulua).

d) Taxi gidari profesionalaren gida-baimena (17. artikulua)

e) Kontrol txartel profesionalaren jaulkipenak, galtzeagatik edo antzekoagatik. (22. artikulua).

f) Gidari profesionalaren baimena lortzeko probetan parte hartzea (17. artikulua).

g) Baimena ibilgailua berritzeko (24. artikulua).

h) Irrati-igorleen baimena (36. artikulua).

1.-5 baimen arte.

2.-5 baimen baino gehiago.

i) Ibilgailuan osagarriak jartzeko baimena.

1.-Pantailak jartzeko baimena (19. artikulua).

j) Ordezteak egiteko ibilgailu-taxiaren baimena (25. artikulua).

Ordaintzeak

3. artikulua. Tasa ordaintzea zergapeko egintzaren arabera izanen da, kasuan kasu, honela:

a), b) d) eta e) letrak ordainduko dira ikus-onespena, transmisioa, baimena edo txartela behar duen jarduera egiten hasten den unean.

c), f), g), h), i) eta j) letrak egintza edo espedientea abiarazten duen eskaria aurkezten den unean.

Prozedura ez da abiaraziko dagokion ordainketa egiten ez den bitartean.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Tasen subjektu pasiboak izanen dira administrazioak egindako jarduerak eskatzen dituzten pertsona fisikoak zein juridikoak, baita jarduera horien onura ematen edo eragiten dietenak ere.

Tarifak

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak izanen dira ordenantza honen eranskinean ageri direnak.

Kuota

6. artikulua. Tasa hauek ordaindu beharko dira Mankomunitatearen Kutxa Nagusian edo Entitate honetako kontura, egindako banku transferentzia baten bitartez.

TARIFEN ERANSKINA

a) Baimenaren ikus-onespena: 131,25 euro.

b) Baimena transmititzea: 3.606,75 euro.

c) Soldatapeko gidari bat kontratatzeko baimena: 115,50 euro.

d) Taxi gidari profesionalaren gida-baimena: 10,50 euro.

e) Kontrol txartel profesionalaren jaulkipenak, galtzeagatik edo antzekoagatik: 10,50 euro.

f) Parte-hartzea probetan: 25,20 euro.

g) Ibilgailua berritzeko baimena: 63,00 euro.

h) Irrati-igorleen baimena:

1.-5 baimen arte: 6,30 euro.

2.-5 baimen baino gehiago: 6.300,00 euro.

i) Baimena ibilgailuan osagarriak jartzeko:

1.-Pantailak jartzeko baimena: 6,30 euro.

j) Ordezteak egiteko ibilgailu-taxiaren baimena: 63,00 euro.

Iruña, 2008ko abenduaren 12a. Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0819069