155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxez Etxeko zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2008ko urriaren 23ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxez Etxezko Zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Onespenaren erabakia 2008ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 5ean. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi da eta testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbestez, aplikatuko diren tasen zerrenda hauxe da:

2009. URTERAKO ETXEZ ETXEKO ZERBITZUKO TASAK

1.-Dirusarrerak, laguntza pentsionaren parekoak edo gutxiagokoak, ordaintzetik libre.

2.-Laguntza pentsioa eta L.G.S.eko %60aren artekoak, 0,61 euro/orduko.

3.-L.G.S.eko %60tik %75era, 0,88 euro/orduko.

4.-L.G.Seko %75etik %90era, 1,31 euro/orduko.

5.-L.G.S.eko %90etik %105era, 1,59 euro/orduko.

6.-L.G.S.eko %105etik % 120ra, 2,66 euro/orduko.

7.-L.G.S.eko %120tik %135era, 3,72 euro/orduko.

8.-L.G.S.eko %135etik %150era, 4,78 euro/orduko.

9.-L.G.S.eko %150etik %165era, 5,86 euro/orduko.

10.-L.G.S.eko %165etik %180era, 6,92 euro/orduko.

11.-L.G.S.eko %180tik aintzinera, 7,98 euro/orduko.

Etxalarren, 2008ko abenduaren 16an.-Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0819000