155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2009ko ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2008ko azaroaren 21ean Lizarrako Udalaren bilkura aretoan egin batzar orokor arruntean, eta legezko quoruma zuela erabaki zuen, bertzeak bertze, hasiera batean onestea Uraren ziklo integralaren zerbitzuari eta Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuari 2009rako dagozkien ordenantza fiskalak.

Espediente administratiboak interesdunen eskura egonen dira Mankomunitatearen Idazkaritzan, 30 eguneko epean egon ere hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantzak behin betikoz onetsirik geldituko dira, aipatu epea iragandakoan.

Lizarran, 2008ko azaroaren 26an.-Mankomunitateko burua, Fidel Muguerza Rivero.

Iragarkiaren kodea: L0818266