155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2009rako ordenantzak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2008ko azaroaren 20an egindako bilkura berezian, ondokoei hasierako onespena ematea erabaki zuen:

a) Ordenantza fiskal orokorra.

b) Ordenantza fiskala, hiri hondakin solidoen bilketa, tratamendua eta ustiapena edo deuseztatzea eta zerbitzu horrek eskaintzen dituen gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena eta 2009rako tasak aldatzea.

c) Ordenantza fiskala, agiriak eman eta tramitatzeko 2009rako tasak arautzen dituena.

d) Sakanak antolatutako hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro eta jardueretarako sarrera, inskripzio edo matrikuletako 2009rako prezio publikoak erregulatzen dituen araua.

e) Ordenantza fiskala, ur edangarriaren horniduraren eta harekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren 2009rako tasak/prezio publikoak arautzen dituena.

Espedientea jendaurrean paratzea hogeita hamar eguneko epean auzotar eta interesdunek aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazio eta oharrak aurkez ditzaten.

Lakuntzan, 2008ko azaroaren 21ean.-Lehendakaria, Miguel Angel Zubiria Galartza.

Iragarkiaren kodea: L0817932