155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2009. urterako tarifa aldaketa, ur hornidura, estolderia eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2008ko abenduaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen 2009. urterako tarifa aldaketa, ur hornidura, estolderia eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Aipatu erabakiarekin bat, delako aldaketa jendaurrean egonen da 30 egun balioduneko epean, denbora horretan herritarrek eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2008ko abenduaren 11n.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0818939