155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VILLAMAYOR DE MONJARDíN

2009ko karga-tasak

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2008ko azaroaren 18an egin osoko bilkuran eta legeak eskatutako gehiengoa izanik, tasa, indize eta karga hauek onetsi zituen 2009rako:

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3775.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea, 1,1.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko portzentajeak aplikatzea, hain zuzen ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezartzen direnak.

Villamayor de Monjardinen, 2008ko azaroaren 24an.-Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L0818127