155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Lurreko ondasunen gaineko kontribuzioan 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatu beharreko zerga-tasen onespena

Udalak, 2008ko urriaren 31n egindako osoko bilkuran, 2009ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten lurreko ondasunen gaineko zerga-tasak onetsi ditu:

-0,308, hirilurreko ondasunentzat.

-0,80, landalurreko ondasunentzat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2008ko azaroaren 3an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, Jose María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0818688