155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Herrilurretako aprobetxamenduen gaineko ordenantzetako aldaketak, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko dutenak. Behin betiko onespena

Osoko bilkurak 2008ko irailaren 30ean onetsi zuen hasiera batean aipatu ordenantzetako aldaketa; argitaratu, berriz, 2008ko urriaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Jendaurreko epea erreklamazio, kexa eta oharrik gabe iragan denez, aipatu aldaketak behin betiko onetsita gelditu dira, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, osorik argitaratzen dira. Horregatik ematen dira ondotik:

1.-Buztina ateratzeko herrilurren eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza:

1. Buztina ateratzeko erreserban emandako herrilurretako erregu bakoitzeko: 27,61 euro.

2. Ateratako buztinaren metro kubiko bakoitzeko: 1,20 euro.

2.-Legarra, harea, lurra, harria eta bestelako materialak ateratzeko lagatako herrilurren eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza:

1. Ateratako legar, harea, lur eta bertze materialen metro kubiko bakoitzeko: 1,42 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari jarraituz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela bide hauetakoren bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2008ko abenduaren 4an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, Jose María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0818636