155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Udalaren hornidura azokako plaza arautzen duen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2008ko irailaren 30eko bilkuran, Udalaren hornidura azokako plaza arautzen duen ordenantzako aldaketa onestea erabaki zuen.

Aurreko erabakia 2008ko 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 24an, argitaratu ondotik, hogeita hamar eguneko jendaurreko epea iraganik, eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez gero, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluei zein Nafarroako toki araubidea eguneratzen duen urriaren 29ko 11/99 Legeari jarraituz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da Udalaren hornidura azokako plaza arautzen duen ordenantzaren 5. artikuluko aldaketa.

Tuteran, 2008ko abenduaren 5ean.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

TUTERAKO UDALAREN HORNIDURA AZOKAKO PLAZA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN 5. ARTIKULUKO ALDAKETA, 5.6 PUNTUA ERANTSI BAITA

5. artikulua. 1. Hornidura Azokako saltokiak finkoak, behin-behinekoak eta kalez kaleko salmentakoak izan daitezke, esleipenaren baldintzen arabera. Azokako zati batean supermerkatua egokitu eta ustiatzeko eskubidea kontzesio administratiboaren bidez emanen da, lehiaketa publikoan.

2. Udalak kontzesioan baimendutako jarduerarako erabili ahalko dira saltokiak, ez beste ezertarako. Udalak eskumena du saltokien xedea edo jarduera aldatzeko, eta horretarako eskaerak aurkeztu ahalko zaizkio idatziz. Udalak egoki deritzon erabakia hartuko du Udaleko Gobernu Batzordearen bitartez.

3. Hauek dira gaur egun baimena duten eta Azokan egiten ari diren jarduerak:

-Arrandegia.

-Harategia.

-Hegaztiak eta ehizakiak.

-Tripakiak.

-Janariak.

-Ogia eta pastak.

-Fruta eta barazkiak.

-Garbitzeko produktuak.

-Kafetegia.

-Prentsa-kioskoa.

-Loteria.

-Loreak, landareak eta haziak.

-Supermerkatua.

4. Udalak noiznahi handitu edo txikitu ahal izanen ditu saltokiak eta haietako jarduerak, baita birkalifikatu eta bateratu ere, behar izanez gero, kontuan izanik zerbitzuaren beharrak eta baimendutako jarduerak.

5. Saltokiak merkataritzako jarduerarako bakarrik erabili ahal izanen dira, inoiz ere ez kontzesiodunen produktu eta tresnak biltegiratu edo gordetzeko.

6. Udalak aukera izanen du, orobat, aldi baterako saltokiak okupatzeko lizentziak zuzenean emateko. Lizentzia horiek egonkortasunik gabeko erabileretarako emanen dira, baimendutakoez besteko jardueretarako, betiere jarduera horiek janariekin zerikusia duten gainerako jarduerak kutsatzeko arriskurik ez badakarte. Halakoak baimendu eta instalatu baino lehen jarduera horien bideragarritasunari buruzko txosten teknikoak beharko dira. Gainera, bestelako jarduera horiek saltokien egiturari eta hornidura azokaren funtzionamenduari egokitu beharko dira, eta esleitu gabeko saltokiak egon beharko dira. Lizentziak emateari dagokionez, ordenantza honetan baimenduriko jardueretarako eskabideek izanen dute lehetasuna.

Iragarkiaren kodea: L0818609