155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SESMA

Ordenantza fiskaletako aldaketa 2009rako. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2008ko urriaren 14an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen indarra duten ordenantza fiskal hauetan:

a) Ordenantza, Sesmako udal hilerria erabiltzeari buruzkoa eta hura erabili eta bertan zerbitzu egiteko tasei buruzkoa

b) Ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

c) Ordenantza, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

d) Ordenantza, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

e) Ordenantza fiskala, jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena.

2008ko abenduaren 4an bukatu zen jendaurreko epea, inork haren kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe eta, beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan eta Udalbatzaren erabakian berean xedatuari jarraikiz, egun horretan behin betikoz onetsitzat jotzen dira.

Hona hemen egindako aldaketen testu osoa:

Sesman, 2008ko abenduaren 5ean.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

2009KO EKITALDIRAKO ALDAKETEN ERANSKINA

a) Ordenantza, Sesmako udal hilerria erabiltzeari buruzkoa eta hura erabili eta bertan zerbitzu egiteko tasei buruzkoa

TASEN ERANSKINA

1. epigrafea.-Ehorzketak.

2. epigrafea.-Hobitik ateratzea.

3. epigrafea.-Lekualdaketak (hobitik ateratzea eta hobian sartzea).

Kudeaketa hau manaturik duen enpresak Udalari igortzen dion fakturaren zenbatekoa likidatuko zaio subjektu pasiboari.

4. epigrafea.-Zerbitzu orokorrak.

Panteoiak: 39,00 euro.

Nitxoak: 3,65 euro.

5. epigrafea.-Lurra panteoietarako, lehen 50 urteetarako, m² bakoitzeko.

Luzapenak: eskubide berberak: 409,00 euro.

Lehen 25 urterako nitxoak.

Luzapenak: eskubide berberak: 202,36 euro.

Nitxoa, hilean: 4,00 euro.

Lurpeko hilobiaren kontzesioa, 30 urterako, deusetan ukatu gabe premiarik izanez gero gutieneko legezko epea kontatuko dela hura altxatzeko. (11. art): 31,40 euro.

13. artikuluko fidantza: 117,90 euro.

b) Ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

Tarifa:

I. epigrafea.-Igerilekua eta instalazio osagarriak.

a) Abonamenduak:

a1.-Senar-emazteak: 90 euro.

a2.-14 urtetik goitikoak: 55 euro.

a3.-14 urtetik beheitikoak: 34 euro.

b) Sarrerak:

14 urtetik goitikoak: 5,00 euro.

14 urtetik behetikoak: 3,50 euro.

c) Hobariak:

-65 urtetik goitiko erretiratuak: %50eko hobaria.

-Familia ugariak: (3 seme-alaba, 18 urtetik beheitikoak): %20ko hobaria.

4 urtetik beheitikoak: dohainik sartzen ahalko dira, haien ardura hartzen duen heldu batekin baldin badoaz. Bertzenaz, ez dira barnean sartzen ahalko.

d) Abonamendu partzialak: hilabete osoetarako baizik ez dira salduko, datatik datara kontatuta; haien zenbatekoa kasuan kasuko abonamenduaren %50 izanen da guztira.

II. epigrafea.-Eskoletako lokal eta instalazioak.

Erabilera, gela/ordua: 4,00 euro.

Ekitaldi aretoa/ordua: 4,00 euro.

Gimnasioa/ordua: 4,00 euro.

III. epigrafea.-Frontoiko edo tenis pistetako argiak: 7,00 euro/ordua.

Ez da inolaz ere argiak dohainik erabiltzeko baimenik emanen.

IV. epigrafea.-Bertzelako instalazio edo eraikinak: 7,00 euro/ordua.

c) Ordenantza, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

ZENBATEKOEN ERANSKINA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOKIONA

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I. 1.-Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak (m² edo zatikia).

Urtean: 4,5 euro.

I. 2.-Bestelako aprobetxamenduak: m² edo zatikia.

Egunean: 0,40 euro.

Hilabetean: -.

Urtean: -.

I. 3.-Merkatu txikia (m² edo zatikia):

I. 2.an bezala, %100 goititua: 0,65 euro.

Gutxieneko eskubideak: aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, gutxieneko zenbateko horiek ordaindu beharko dira: 3,50 euro.

I. 4.-Aldamioak eta hesiak.

I. 2.an adierazi diren tarifen 50: 0,21 euro.

Gutxieneko eskubideak: aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, gutxieneko zenbateko horiek ordaindu beharko dira: 18,00 euro.

Epigrafe osorako oharrak:

A) Okupazioak gauzatzen badira behar den elkargo ofizialak ikus-onetsitako proiektuaren arabera baimendu diren obrak egitean, berariei dagozkien tasak %50 beheitituko dira.

B) Zoru publikoaren okupazioak, gainera, ibilgailuen trafikoaren itxiera edo mozketa berarekin badakar, tasa 25 euro gehiago garestituko da egunean.

II. epigrafea.-Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

II. 1.-Balkoien eta terrazen itxitura, m² eraiki bakoitza:

II. 2.-Bestelako aprobetxamenduak.

Egun edo zatiki bakoitza:

Egunean: -.

Hilabetean: -.

Urtean: -.

III. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

Paraturiko biltontzia. Urtean: -.

Gutxieneko kuota, gas hornidurako sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik, ml bakoitza. Urtean: -.

Bertze aprobetxamenduak, m² edo horren zati bakoitza:

Egunean: -.

Hilabetean: -.

Urtean: -.

d) Ordenantza, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

TARIFEN ERANSKINA

1.-Agiriak eta eskabideak

a) Alderdi batek eskaturik ematen den agiri bakoitza, Sesmako Herriko Etxean artxibaturiko dokumentaziotik lortu bada, ez konpultsarik ez ziurtagiririk behar izan gabe,

DIN A4 DIN A4 DIN A3 DIN A3

KOLOR. GABE KOLORETAN KOLOR. GABE KOLORETAN

EUROAK EUROAK EUROAK EUROAK

10 fotokopia bitarte, bakoitza 0,20 0,40 0,25 0,50

11tik 20 bitarte, bakoitza 0,18 0,35 0,23 0,45

21etik 30 bitarte, bakoitza 0,16 0,31 0,20 0,40

31tik 40 bitarte, bakoitza 0,13 0,27 0,18 0,35

41etik 50 bitarte, bakoitza 0,12 0,23 0,16 0,31

51tik 60 bitarte, bakoitza 0,10 0,19 0,14 0,27

60tik goiti 0,07 0,15 0,12 0,23

Hiru urte baino zaharragoko dokumentazioa baldin bada, haren data zehatza adierazi ezean, antzinatasun urte bakoitza: 0,15 euro.

b) Eskabideak, eskaerak, idatziak eta partikularrentzat egindako bertzelako lan burokratikoak: 3,00 euro.

c) Aldaketak katastroan: 8,00 euro.

d) Hirigintzako zedulak tramitatzea: %20ko errekargua, Udalari tarifatutako kostuaren gainean.

e) Lurzatien gaineko zedulak eskuratzea: 2,20 euro.

f) Partikularren interesetan Alkatetzak edo fede emaile publiko batek baimendu edo berrikusi beharreko edozein agiri: 3,50 euro.

2.-Ziurtagiriak, egiaztapenak eta txostenak.

a) Ziurtagiriak.

a.1.-1. orria: 3,20 euro.

a.2.-2. orria eta hurrengoak: 0,55 euro.

a.3.-Hiru urte baino zaharragoko dokumentazioa baldin bada, haren data zehatza adierazi ezean, antzinatasun urte bakoitza: 0,15 euro.

b) Finken hirigintza egoera egiaztatzen duten ziurtagiriak, katastroko finka edo haren zati bakoitza: 4,50 euro.

c) Dirusarreren gaineko ziurtagiriak, ondasunen titular eta ekitaldi ekonomiko bakoitzeko: 3,30 euro.

d) Edozein agiriren egiaztapena, frogapenagatik eta erkatze zigilua paratzeagatik, fede emaile publikoaren sinadura gabe.

Agiri 1 egiaztatzeagatik: 1,50 euro.

2tik 5 bitarte, bakoitza: 0,55 euro.

6tik 10 bitarte, bakoitza: 0,50 euro.

11tik 20 bitarte, betiere: 6,50 euro.

12tik 30 bitarte, betiere: 6,80 euro.

31tik aitzina, bakoitza: 0,24 euro.

Honi dagokionez, egiaztapen bakartzat hartuko da lagun berak espediente bakar baterako behar dituen agiriak egiaztatzea, denak Udalaren ardura badira.

e) Alderdi batek eskaturik txostena, ziurtapenarekin edo gabe, plantillako langileen esku hartze bakarrarekin luzatzen bada, bakoitzagatik 17,00 euro; kanpoko teknikariek edo edozein motatako erakundeek esku hartu behar badute eta horiek Udalari minuta edo faktura pasatu, eskatzaileari haren zenbatekoa likidatuko zaio, tramitazio gastuagatik 7,50 euro gehituta. Interesdunak eskaturik, baimentzen ahalko da kanpoko talde tekniko baten faktura zuzenean eskatzailearen izenean luzatzea, eta Udalari bakarrik likidatzea 7,50 euroko tasa, tramitazioagatik. Eskatzaileak txostenaren kostu zenbatetsiaren berri izateko eskatzen ahalko du, tarifaturik ez badago.

Oharrak:

1. Hirigintzaren antolamendu eta kudaketarako alderdi batek eskaturik egiten diren espediente guztietan kanpoko zerbitzuak eskatuko dira, baita Udalaren obra lizentzietan (haien kalkulu edo zuzendaritzarako teknikari tituludun baten esku hartzea behar ez dutenak salbu) edo lurrak zatikatzeko edo banatzeko Udalaren lizentzietan.

2. Ziurtagiriak, egiaztapenak eta txostenak luzatzeko tasa guztietan, tasak ez ezik, behar diren fotokopiak egiteagatik sortu direnak ere likidatuko dira.

3.-Hirigintzako espedienteak.

a) Tramitatzeagatik hirigintzaren antolamendu edo kudeakatarako edozein bitarteko alderdi batek eskaturik, berria nahiz aldatua, Udalaren eskumenekoak diren fase guztietan, edo konplituriko faseengatik, behin betikoz onestera iristen ez bada ere, eskatzaileak behar duelarik behar den dokumentazio guztia ekarri, luzatzen den txosten bakoitzeko tarifaz gain (2.e atala), iragarki ofizialen zenbatekoa kobratuko zaio eskatzaileari (testu osoaren argitalpena barne), baita hirugarrenei horrengatik egiten zaizkien ordainketa guztiak ere, gisa honetara goititurik, haren tramitazioagatik:

-Udal Planeko aldaketa puntuala, exekuzio unitatearem mugapena, xehetasun azterlana, 80,00 euro garestiago.

-Plan partzial edo bereziak, 234,50 euro garestiago.

-Kudeaketaren espediente baturatua, exekuzio unitate bakoitzeko konpentsazio sistemagatik (jarduketa oinarriak, batzordearen estatutuak, konpentsazio proiektua eta urbanizaziokoa barne dela), edo, borondatezko bizartiketa izanez gero lur guztiak jabe bakarrarenak direlako, 156,00 euro garestiago. Arestiko tramiteetako edozein fase edo agiri desberdinetan eskatuz gero, bakoitzagatik 78,00 euro gehiago.

b) Udalaren obra lizentzia emateagatik, luzatzen diren txostenetako bakoitzaren tarifa (2.e atala) horrela goititurik, haren tramitazioagatik:

-Foru Komunitateko administrazioari bidali behar bazaio (bizigarritasunaren gaineko txostenerako, edo hiri lurzorutik kanpoko eraikinak izateagatik), 33,60 euro gehiago.

-Udal administraziotik kanpo aldez aurreko tramiterik behar ez badu, 6,50 euro gehiago.

Oharrak:

1. Obraren exekuzio materialaren aurrekontuak 1.200,00 eurotik goiti egiten ez badu, tarifa bakarra aplikatuko da, 6,50 eurokoa.

2. Lizentzia jarduera lizentzia eskuratu duen espediente bati badagokio, eta haren babespeko obrak ingurumena babesteko jarduera sailkatuaren espedientean badaude, ulertuko da ez duela behar aldez aurreko tramiterik udal administraziotik kanpo.

c) Lurrak zatikatzeko eta banatzeko udal lizentzia emateagatik, tarifa luzatzen den txosten bakoitzagatik (2.e atala), 9,00 euro goitituta tramitazioagatik, baldin eta banaketaren ondorioz hiru lurzati edo gutxiago ateratzen badira, eta hirutik goiti, 7,50 euro gehiago lurzati bakoitzagatik.

d) Eraikinak lehen aldiz okupatzeko Udalaren obra lizentzia emateagatik, luzatzen den txosten bakoitzaren tarifa (2.e atala), 10,00 euro goitituta tramitazioagatik.

4.-Lehiaketak eta enkanteak.

a) Langileenak: plantillako lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko eskabide bakoitzarengatik: 9,00 euro.

b) Ahalmenak askiestea, udal administrazioaren aitzinean ondorioak izateko eginen dena, erkidego autonomoa osatzen duten erakundeek tramite horretara behartu ez dituenean, 84,00 euro.

5.-Hirigintzako bestelako zerbitzuak.

a) Alderdi batek eskaturik edo ofizioz eraikinak aztertzea: luzatzen diren txostenetako bakoitzaren tarifa (2.e atala) 7,50 euro goititurik, tramitazioagatik.

b) Lerrokadura eta sestren seinalatzea: helbide batean, 23,80 euro; hortik goiti, helbide bakoitzagatik, 7,50 euro.

6.-Arma txartelen tramitazioa. Txartel bakoitzeko 17 euro.

e) Ordenantza fiskala, jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Jarduera berritik paratzea, jarduera lokal batetik bertzera eta hartan aldaketak egitea.

1. Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen espedienteari loturik Udalaren jarduera lizentzia emateagatik, bizilagunak jakinaren gainean jartzeko eta jendaurrean edukitzeko tramiteetan eta Nafarroako Gobernuaren aldez aurreko txostenarenean, edo konplitutako tramiteengatik azkenean lizentzia ematen ez bazaio ere, eskatzaileak behar den dokumentazio tekniko guztia ekarri behar duelarik, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko 2.e atalak aipatzen dituen txostenetako bakoitzaren tarifaz gain, honela baitio:

"Alderdi batek eskaturik txostena, ziurtapenarekin edo gabe, plantillako langileen esku hartze bakarrarekin luzatzen bada, bakoitzagatik 17,00 euro; kanpoko teknikariek edo edozein motatako erakundeek esku hartu behar badute eta horiek Udalari minuta edo faktura pasatu, eskatzaileari haren zenbatekoa likidatuko zaio, tramitazio gastuagatik 7,50 euro gehituta. Interesdunak eskaturik, baimentzen ahalko da kanpoko talde tekniko baten faktura zuzenean eskatzailearen izenean luzatzea, eta Udalari bakarrik likidatzea 7,50 euroko tasa, tramitazioagatik. Eskatzaileak txostenaren kostu zenbatetsiaren berri izateko eskatzen ahalko du, tarifaturik ez badago".

Iragarki ofizialen zenbatekoa kobratuko zaio eskatzaileari (lizentzia emanaren argitalpena barne), baita hirugarrenei horrengatik egiten zaizkien ordainketa guztiak ere, 115,20 euro goititurik.

2. Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen espedienteari loturik Udalaren irekitzeko lizentzia emateagatik, eraikuntzak eta instalazioak jarduera lizentziak eta obra lizentziak dituzten beharkizunekin bat etortzen direla egiaztatzeko tramitean, eskatzaileak behar den dokumentazio tekniko guztia ekarri behar duelarik, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko 2.e atalak aipatzen dituen txostenetako bakoitzaren tarifa ez ezik, hirugarrenei egiten zaizkien gainerako ordainketak kobratuko zaizkio eskatzaileari, 63,80 euro goititurik.

3. Udalaren irekitzeko lizentzia emateagatik, ingurumena babesteko jarduera sailkatuen espedienteari loturik egon gabeko jarduerak egiteko, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko 2.e atalak aipatzen dituen txostenetako bakoitzaren tarifa, 63,80 euro goititurik, haren tramitazioagatik.

II. epigrafea.-Jarduerak handitzea edo birkalifikatzea, jardueren eskualdaketak eta titularraren aldaketak.

I. epigrafeko tarifen %50 aplikatuko da.

III. epigrafea.-Behin-behineko instalazioak.

III. 1.-Zirkoak, antzerkiak edo ikuskizunetarako lokalak: 41,00 euro.

III. 2.-Zaldiko-maldikoak, karruselak eta gisakoak: 27,20 euro.

III. 3.-Bestelakoak: 27,20 euro.

Iragarkiaren kodea: L0818701