155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

3292/2008 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko deialdia gainditu duten izangaien zerrendak, hizkuntzen arabera emanak, onesten dituena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, otsailaren 18ko 345/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko deialdia onetsi du.

Deialdiko 9. oinarriaren 1. atalean adierazten da praktikaldira pasatzeko hautatuko direla, proba zati guztiak gainditu eta, oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazio osoen arabera ordenatu ondoren, hizkuntza bakoitzeko lanpostu kopurua bezalako hurrenkera zenbakia edo txikiagoa duten izangaiak. Horretarako, fase horietako puntuazio osoa aterako da oposizioaldia bi herenetan eta lehiaketaldia heren batean ponderatuta.

Epaimahaiak hautatutako izangaien zerrendak prestaturik eta horiek deialdia egin duen organoari igorririk, deialdiaren bederatzigarren oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezkoa da horiek onestea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 155/2007 Ebazpenaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko deialdia gainditu duten izangaien zerrendak onestea, hizkuntzaren arabera. Zerrenda horiek ebazpen honen eranskinean jaso dira.

2. Deialdi honen bidez onetsitako oposizio-lehiaketa gainditzen duten izangaiek, baldin eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko hautapen prozesua beste hezkuntza administrazio batean ere gainditzen badute eta praktiketako funtzionario azken horretan izendatzea hautatzen badute, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabidea aurkeztu beharko dute bost egun balioduneko epean, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, deialdi honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko egiteko. Uko egiten ez badiote, praktiketako funtzionario izateko izendapena onartzeak oposizio-lehiaketa honi isilbidez uko egiten diotela esan nahiko du.

3. Hezkuntza Departamentuak praktiketako funtzionario izendatuko ditu hautatutako izangaiak, eta destinoa esleituko die, praktikaldia Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan egiteko. Jakinarazpena jaso eta hamar egun naturaleko epean izendatuek destinoak hartzen ez baldin badituzte, hautaprobei uko egiten dietela ulertuko da, eta praktiketako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean, hautatutako izangaiek aukera hauek izanen dituzte:

a) Giza Baliabideen Zerbitzuari praktikalditik salbuesteko eskatzea, hezkuntzako ikuskapen lana aldi batez, urtebetez gutxienez, egin izana frogatzen bada.

Praktikalditik salbuetsi diren izangaiek jatorrizko kidegoetan jarraituko dute, hautapen prozedurako espedientea onetsi eta ondoren Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan karrerako funtzionario izendatu bitarte.

Praktikaldia egitetik salbuetsirik egon arren, esleitutako destinoan praktiketako funtzionario gisa sartzeko eskatu duten izangaiei ez zaie ebaluaziorik eginen, eta egoera horretan jarraituko dute, hautapen prozedurako espedientea onetsi eta ondoren Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan karrerako funtzionario izendatu bitarte.

b) Praktiketako ordainsarien aukera: hautatutako izangaiek, indarreko araudiaren arabera bakoitzari dagokion administrazio edo lan egoerari kalterik eragin gabe, praktikaldiko funtzionario diren bitartean ordainsariak jasotzeko aukera adierazi beharko dute, praktiketako funtzionarioen ordainsariak finkatzen dituen otsailaren 10eko 456/1986 Errege Dekretuak, otsailaren 21eko 213/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, ezarritako moduan.

5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen honen eta eranskinaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

7. Ebazpen hau eta eranskina Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzura eta Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko abenduaren 2an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

ERANSKINA

Hezkuntzako ikuskatzaileak (gaztelania)

IZENA PUNTUAZIOA

DONCEL PAGOLA, JESUS ALBERTO 8,130

HERRERA GONZALEZ, ROSARIO 7,071

LOPEZ MUNILLA, MARIA TERESA 7,064

MARTINEZ MONGAY, ANA MARIA 5,611

LOITEGUI ZUGASTI, ANA MARIA 5,293

BERIAIN TANCO, ALBERTO 4,736

Hezkuntzako ikuskatzaileak (euskara)

IZENA PUNTUAZIOA

ALBENIZ BRATOS, ANDONI 7,030

FERNANDEZ DE QUINCOCES M. DE BIRGARA, MIKEL 6,109

ARRIBILLAGA SAGASTIBELZA, JOSE JOAQUIN 4,205

Iragarkiaren kodea: F0818605