155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SARTAGUDA

2009ko portzentajeak eta karga-tasak

Udalak, 2008ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, ondoko erabakia hartu du:

Ondoko zergetako portzentaje eta karga-tasak, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen dutenak, onestea:

-Lurraren gaineko kontribuzioa:

.Hirilurreko ondasunen gainekoa, %0,33.

.Landalurreko ondasunen gainekoa, %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2,7.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako urteko portzentajeak:

.Batetik bost urte arteko aldia: 2,9.

.Hamar urte artekoa: 2,8.

.Hamabortz urte artekoa: 2,7.

.Hogei urte artekoa: 2,7.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 176. artikuluan ezarritako gutieneko tasa.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1.-Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sartagudan, 2008ko azaroaren 28an.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L0818409