155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SARTZE

Udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2009ko ekitaldirako

Sartzeko Udalak, 2008ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, honako karga-tasa, indize eta ehuneko hauek finkatu zituen 2009ko ekitaldirako:

1.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,250 izanen da.

2.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,650 izanen da.

3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4.-Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2 izanen da.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 175. eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.

6.-Zirkulazioaren gaineko zergaren tasa Foru Legeak onesten duena izanen da.

7.-Zabor bilketaren tasa: Eska-Zaraitzuko H.H.S.en Mankomunitateak finkatzen duena.

8.-Udalaren gainerako tasa eta prezio publikoek bere horretan segituko dute.

9.-Erabaki hauek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Sartzen, 2008ko urriaren 4an.-Alkatea, Juana María Indurain Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L0818096