155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OROTZ-BETELU

Ordenantza, Ezkondu gabeko bikote egonkorren Orotz-Beteluko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena. Behin betiko onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2008ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkondu gabeko bikote egonkorren Orotz-Beteluko Udaleko erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Orotz-Betelun, 2008ko azaroaren 26an.-Alkatea, Ainhoa Mendia Orradre.

Iragarkiaren kodea: L0818201