155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2009ko karga-tasen onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2008ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatua betez, ondokoa erabaki zuen gehiengoz, 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezan:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,1661 izanen da.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %1,0800 izanen da.

-Gainerako tasa eta prezio publikoei KPIk Nafarroan 2007ko ekitaldian duen igoera gehituko zaie, ordenantzetan dagoen moduan.

Erabaki horren aurka honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

-Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

-Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Noain Elortzibarren, 2008ko martxoaren 9an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0818770