155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa ordenantzetan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2008ko abenduaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondoko ordenantza fiskal hauetako aldaketa:

1.-Ordenantza, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena; 5. ordenantza.

2.-Ordenantza fiskala, Lizentziak emateagatik eta hirigintzako bertzelako jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena. 7. ordenantza.

3.-Ordenantza fiskala, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena; 8. ordenantza.

4.-Ordenantza, Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituena; 9. ordenantza.

5.-Ordenantza fiskala, Hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituena; 11. ordenantza.

6.-Udalaren osasun ordenantza, Noain Elortzibarko udal mugapean animaliak edukitzeari buruzkoa; 13. ordenantza.

7.-Ordenantza, Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena; 14. ordenantza.

8.-Ordenantza, Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena; 15. ordenantza.

9.-Ordenantza, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena; 16. ordenantza.

10.-Ordenantza, Udalaren lokalak erabiltzeko tasak arautzen dituena; 18. ordenantza.

11.-Ordenantza fiskala, Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituena; 19. ordenantza.

12.-Ordenantza fiskala, Ezkontza zibilak egiteko lokalak erabiltzeko tasak arautzen dituena; 20. ordenantza.

13.-Ordenantza fiskala, Merkataritza ez egonkorra arautzen duena; 22. ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Noain Elortzibarren, 2008ko abenduaren 9an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0818769