155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MILAGRO

Udal zergen portzentajeak eta karga-tasak eta ordenantzetako tasak eta prezio publikoak, 2009ko ekitaldirako. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2008ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen udal zergen portzentajeak eta karga-tasak, baita udal ordenantzetako tasak eta prezio publikoak aldatzea ere, 2009ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako espedienta jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Milagron, 2008ko abenduaren 12an.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0818999