155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LONGIDA

2009ko karga-tasak

Longidako Udalak, 2008ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Zergen karga-tasak:

1.1. Ondoko karga-tasak onestea, 2009ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,222.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,349.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

.Etxebizitzen zaharberritzea: %2.

.Nekazaritzako nahiz abeltzaintzako nabeak egitea edo moldatzea: %2,5.

.Etxebizitzak berritik eraikitzea: %3.

.Bertzelako eraikuntza, instalazio eta obrak egitea: %3.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea, 1.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga.

.Tasa, %14.

.Ehunekoa:

-1etik 5 urte bitarteko epea: 3.

-10 urte bitarteko epea: 2,8.

-15 urte bitarteko epea: 2,7.

-20 urte bitarteko epea: 2,7.

1.2. Erregelamenduzko tramitea ematea.

Erabakiaren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1. artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; hala eta guztiz ere, aitzinetik eta nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Longidan, 2008ko azaroaren 21ean.-Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L0818097