155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LODOSA

Ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Udalak, 2008ko urriaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen jarraian datorren aldaketen dokumentua eta haren ondorioz sortutako testu bategina. 2008ko 128. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarkia, urriaren 20an.

2008ko azaroaren 25ean bukatu zen jendaurreko aldia, eta ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, gaurko egunarekin behin betiko onetsitzat geratu dira aipatutako aldaketak, zeinen testua argitaratzen baita jarraian.

Lodosan, 2008ko azaroaren 26an.-Alkatea, Jesús María García Antón.

ORDENANTZA FISKALETAN EGIN BEHARREKO ALDAKETAK

Indarrean dauden ordenantza fiskaletan egin beharreko aldaketak; ordenantza horien azken aldaketa 2007ko urriaren 4ko osoko bilkuran onetsi zen (aldatutako testua 2007ko 158. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 21ean). Aldaketa hauek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

1. zenbakia.-Ordenantza fiskal orokorra.

Aldaketarik ez da.

2. zenbakia.-Udal agiriak eta espedienteak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

1. atalean, Eskabideak eta agiriak, Arau Subsidiarioei buruzko dokumentazioa, prezio hauek aldatu dira (adierazitakoak gehi BEZa): jatorrizkoa, landare-paperezkoa, 3,00 euro; jatorrizkoa, plotter-a, 3,00 euro; jatorrizkoen kopia, 1,70 euro; agiri osoa, testu bategina, 120,00 euro.

2. atalean, Ziurtagiriak, egiaztagiriak eta txostenak, hirigintzako aholkularitzako prezio hauek aldatu dira (adierazitakoak, gehi BEZa): balorazioei buruzko txostena, 250,00 euro; obra txikiei buruzko txostena, 75,00 euro; hirigintzako txostena, 150,00 euro; joan-etorria Lodosara, 53,00 euro; aholkularitza edo ikuskatzailetzako ordu baten prezioa, 42,00 euro.

Ordenantza honetan ez da beste aldaketarik.

3. zenbakia.-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

Tarifen eranskinean, atal hauek aldatu dira, ez besterik:

1.1. Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak: 44,50 euro izanen da aipatzen den urte osoko kuota bakarra.

1.2. Merkatu txikiak: metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean 1,75 euro ordainduko dira. Urteko erreserba 82,00 eurokoa izanen da, metro koadro edo zatiki bakoitzeko.

1.4. Bestelako aprobetxamenduak: aldaketa bakarra egiten da: okupazio iraunkorreko kioskoetan (gehienez ere lau metro koadroko azalera), prentsa edo liburuak saltzeko, urtean 64,50 euro ordainduko dira aurrerantzean; metro edo zatiki gehiago badira, urtean 32,25 euro bakoitzeko.

Ordenantza honetan ez da beste aldaketarik.

4. zenbakia.-Udalaren kirol eta kultur eraikin eta instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

Tarifen eranskinean, atal hauek aldatu dira, ez besterik:

A) Udalaren igerilekuak: tasak beharrean errenta hartzaileak ezarritako prezioak aplikatuko dira.

B) Udalaren pilotalekua: kantxa erabiltzeagatik, ordua: 3,00 euro.

C) Udalaren kiroldegia: kantxa ordubetez erabiltzeagatik, argiak eta dutxak barne: 25,60 euro; kanpoko pilotalekuan bi argi sail ordubetez erabiltzeagatik, dutxak erabiltzea debekatuta izanik, 6,20 euro.

D) Musika Eskola: ikasgai bakoitzagatik, ikastaro osorako, 265,00 euro, salbu eta "Abesbatza", honengatik 132,50 euro ordainduko baitira.

Ordenantza honetan ez da beste aldaketarik.

5. zenbakia.-Udalaren hilerrian nitxoak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza.

Bosgarren artikuluan ezarritako tarifa 475,00 eurokoa izanen da hemendik aitzina.

Ordenantza honetan ez da beste aldaketarik.

6. zenbakia.-Udalaren hiltegia erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza.

Bosgarren artikuluan ezarritako tarifa 3,00 eurokoa izanen da hemendik aitzina.

Ordenantza honetan ez da beste aldaketarik.

Oharra: Udalaren ordenantza fiskalen gainerako testuak data eta zenbaki hauetako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALetan argitaratu ziren: 1997ko martxoaren 26a, 37. zenbakia; 1998ko martxoaren 18a, 33. zenbakia; 1998ko abenduaren 30a, 156. zenbakia; 2000ko martxoaren 22a, 36. zenbakia; 2001eko urtarrilaren 15a, 7. zenbakia; 2002ko otsailaren 25a, 24. zenbakia; 2002ko abenduaren 11, 149. zenbakia; 2004ko martxoaren 1a, 26. zenbakia; 2005eko otsailaren 9a, 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa; 2006ko urtarrilaren 4a, 2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa; 2006ko abenduaren 18a, 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, eta 2007ko abenduaren 21a, 158. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa.

Iragarkiaren kodea: L0818185