155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3712/2008 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario batzuk izendatzen dituena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kardiologiako barrutiko fakultatibo espezialista lanetan aritzeko, eta izendatuei lanpostuak esleitzen dizkiena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 1eko 3712/2008 Ebazpenaren bitartez, Javier David Romero Roldán jauna eta Virginia González Toda andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu ditu, Kardiologiako barrutiko fakultatibo espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hauek esleitu dizkie:

Javier David Romero Roldán jaunari, lanpostu huts bat Tuterako Osasun Barrutian. Lanpostuaren zenbakia: 65082.

Virginia González Toda andreari, lanpostu huts bat Lizarrako Osasun Barrutian. Lanpostuaren zenbakia: 62720.

Deialdia 2008ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 25ean.

Iruñean, 2008ko abenduaren 1ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0819033