155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEDEA

2009ko zerga-tasak

Ledeako Udalak, 2008ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, 2009rako zerga-tasa hauek finkatu ditu:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3898.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,6714.

-Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3, eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren gainean, hau da, obra gauzatzeko prezioaren gainean.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,40, Udalaren gutxieneko kuoten gainean.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1.-Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, ondoko portzentajea aplikatuko da sorrarazpena gertatu zenean lurrak zuen balioaren gainean: Batetik bost urtera bitarteko aldia: %2,5; hamar urtera bitarteko aldia: %2,5; hamabost urtera bitarteko aldia: %2; 20 urtera bitarteko aldia: %2.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko, zerga-oinarriari karga-tasa bakarra aplikatuko zaio: %15.

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legerian ezarritakoa betez.

Ledean, 2008ko abeduaren 1ean.-Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0818555