155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IGANTZI

Aldaketa, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan, 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartzeko. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2008ko azaroaren 14ean egin osoko bilkuran, Agiriak prestatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa, Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa eta Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoei buruzko ordenantzaren aldaketa hasiera batez onestea erabaki zuen. 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Igantzin, 2008ko azaroaren 18an.-Alkatea, Ignacio Goyeneche Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L0818065