155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IGANTZI

2009ko udal zergen karga-tasak onestea

Udalak, 2008ko azaroaren 14an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hirilurren kontribuzioari %0,21eko karga-tasa eta landalurren kontribuzioari, berriz, %0,80koa ezartzea.

2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergari % 4ko karga-tasa ezartzea.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,10 indizea aplikatzea.

4.Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako urteko gutieneko portzentajeak eta %10eko tipoa.

5. Karga-tasa hauek jendaurrean paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.

6. Erreklamaziorik, kexarik edota oharrik egiten ez bada, epea iragan ondotik, aipatu tasak eta prezio publikoak behin betikoz onetsi direla ulertuko da.

7.Erabaki honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarrean egonen dira aldatzea edo indargabetzea erabakitzen ez den artean.

Igantzin, 2008ko azaroaren 18an.-Alkatea, Ignacio Goyeneche Zubieta jauna.

Iragarkiaren kodea: L0818063