155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BERA

Jakinarazpen ediktua

Alkatearen 176/2008 ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez BOLETÍN OFICIAL ean argitaratzen da, Admnistrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

176/2008 ebazpena, urriaren 3koa, Berako alkateak emana, biztanleen udal erroldan ofizioz bajak emateko espedientea hasten duena.

Ikusirik, Walter Diaz Verdejo-k bere etxean bizi ez direnez behean aipatzen diren pertsonei Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko aurkeztutako idatzia:

-Martha Patricia Diaz Verdejo.

-Lenin Catota Diaz.

-Adrian Catota Diaz.

-Edison Fabian Aguaguina Palan.

-Angelica Alexandro Diaz Verdejo.

Kontuan hartuz, Biztanleriaren eta Toki Erakundeetako Lurralde-mugaketaren Araudiaren 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak baja emanen die, inskripzio okerragatik, aipatutako Araudi horren 54.artikuluan ezarritako baldintzan bete gabe erroldatuak agertzen direnei,

Ebatzi dut:

1. Bertan ez bizitzeagatik, herri honetako Biztanleen Udal Erroldan lehen aipatutako pertsonak ofizioz baja emateko espedientea hastea.

2. Ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dauden ala ez adierazten ahal dutela interesdunei jakinaraztea. Azken kasu honetan, egoki juzgatzen dituzten dokumentu eta justifikazioak aurkez ditzakete.

Bera, 2008ko azaroaren 21ean.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0818064