155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUNES

2009ko ekitaldiko karga-tasen onespena

Funesko Udalak, 2008ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, ondasun higiezinak ordainarazteko karga-tasa hauek finkatzeko erabakia hartu zuen:

Hirilurreko ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,294ko karga-tasa ezarri da zerga aldi bakoitzerako.

Landalurreko ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,80ko karga-tasa ezarri da zerga aldi bakoitzerako.

Onespen erabaki honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorioetarako, eta ohartarazten da erabaki horien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko dela Administrazioarekiko Auzien organo jurisdikzionalari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hilabeteko epean. Orobat, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da egintza honen organo egileari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Funesen, 2008ko abenduaren 11n.-Alkatea, Antonio Ulzurrun.

Iragarkiaren kodea: L0818898