155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUNES

Funesko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala (antolamendu xehakatuko determinazioak). Behin betiko onespena

Francisco Javier Díaz Díaz jaunak, 3-3B unitatea birzatitzeko batzordeko buru gisa, sustatu zuen Funesko Arau Subsidiarioak puntualki aldatzen dituen proiektua, 3-3B eta 3-4 unitateen lerrokadurak berriz antolatzeko. Haren behin betiko onespenaren iragarkia 2007ko 77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 22an, baina ez horrela hirigintzako araudia; hortaz, bidezko da hirigintzako araudi hori argitaratzea:

85. artikulua

3. EREMUA; HIRI-LURZORUA ZABALGUNEAREN HEDADURA

EGOERA Hirigune finkatuaren mugak, haren eta lurzoru urbanizagarriaren edo landalurraren arteko tartea.

KALIFIKAZIOA Bizitegietarako. Bizitza bakartu edo atxikien eraikinak.

LERROKADURA ETA SESTRAK Planoetan zehaztuak; 5

APROBETXAMENDUAREN KOKALEKUA

(ERAIKUNTZAREN MUGAK) Planoetan zehaztuak; 5

SOLAIRU KOP., GEHIENEZ ERE Beheko solairua + lurgaineko 2 solairu, non ez den beste debekurik aipatzen fitxa partikularrean.

10 metro, beheko sestraren gainetik. Teilatu-hegalen altuerari eutsi beharko zaio fatxada guztietan, ateratzen den altuerarik txikiena beheko solairuaren baino txikiagoa denean izan ezik; orduan, altuera horretara igo daiteke teilatu-hegala.

Beheko solairuen altuera librea: 4 metro, gehienez ere.

Lurgaineko solairuen altuera librea: 2,8 metro, gehienez ere.

BAOAK Lehen solairua eta bigarrena: osagai horizontaleko baoak.

Behegaineko solairua: osagai horizontaleko baoak.

HEGALKINAK Zilegi dira hegalkinak 4,5 m zabal baino gehiagoko kaleetan, determinazio hauek betez gero:

-Gutxienez ere 3,5 metrora egotea kalearen gainetik, tokirik desegokienean.

-Kale zabaleraren %10 baino meharrago. Betiere, 80 cm-tik beherako zabalera. Héroes del Alcázar kalean, 60 cm-ko hegalkina gehienez ere, lehen solairuan.

-Ez dira zilegi fabrika-obrako edo saretako balkoiak.

-Begiratokiak itxiak izaten ahal dira eta zur-lanaren kristalezko azalera hegakinaren guztirako azaleraren %50 baino handiagoa izanen da. Aurreko aldeetan zein alboetan bete beharko da proportzio hori. Debeku dira fatxaden gaineko hegalkinak.

-Balkoi eta begiratokiak ez dira eraikinaren fatxaden zabaleraren %60 baino zabalago izanen.

ESTALKIAK %30 eta %35 arteko malda.

Materiala: zeramikazko teila. Debekatuta dago material arina erabiltzea, hala nola fibroporlana edo metalezko xafla, opakoa zein zeharrargia izan.

Zilegi dira estali planoak edo terrazak, estalkiaren ingurukariaren barrenean, eremu publikotik ageri ez bada.

ERABILERAK Lurgaineko solairuak: bizitegirako (bizitza bakarturik gabe teilatupeko solairuan).

Beheko solairua: merkataritza eta artisautza. Bizitegirako edo nekazaritzarako garajea.

Galarazita daude bizitegiarekin bateraezinak diren erabilerak.

Debekatuta daude bizitegirako ez diren erabilerak, esklusibo gisa.

Industriarako erabilera onartzen zaio kontserba fabrikari.

TEILATUPEKO APROBETXAMENDUAK Zilegi da aprobetxamendua eremu librean, azken solairuko sabaiko forjatuaren eta estalkiaren plano inklinatuaren artean.

Erabilera: bizitegirako, beheko solairuetan kokatutako bizitza handitzeko edo haren eranskin gisa.

Teilatu-hegalaren gehieneko altuera eta plano inklinatuaren abiagunea ez da metro baino gorago egonen azken forjatutik.

JARDUTEKO SISTEMA Besterik adierazi ezean, konpentsazio sistema erabiliko da exekuzio unitate edo poligono guztietan; horren ordez, borondatezko birzatiketa egiten ahal da.

POLIGONOA 3.01 AZALERA (GUTXI GOR.)

ERABILERA Bizitegiak

ETXEBIZITZA KOP. 20 ALTUERA P.B. + 2 P.P.

KUDEAKETA Konpentsazioa edo borondatezko birzatiketa.

OHARRAK

POLIGONOA 3.02 AZALERA (GUTXI GOR.)

ERABILERA Bizitegiak

ETXEBIZITZA KOP. 22 ALTUERA P.B. + 2 P.P.

KUDEAKETA Konpentsazioa edo borondatezko birzatiketa.

OHARRAK

POLIGONOA 3.03 AZALERA (GUTXI GOR.)

ERABILERA Bizitegiak

ETXEBIZITZA KOP. 52, gehi daudenak ALTUERA P.B. + 2 P.P.

KUDEAKETA Konpentsazioa edo borondatezko birzatiketa,

lehendik dauden eraikinak barne direla.

OHARRAK

POLIGONOA 3.04 AZALERA (GUTXI GOR.)

ERABILERA Bizitegiak

ETXEBIZITZA KOP. 40 ALTUERA P.B. + 2 P.P.

KUDEAKETA Konpentsazioa edo borondatezko birzatiketa.

OHARRAK

POLIGONOA 3.05 AZALERA (GUTXI GOR.)

ERABILERA Bizitegiak

ETXEBIZITZA KOP. 4 ALTUERA P.B. + 2 P.P.

KUDEAKETA Zuzeneko jarduketa.

OHARRAK

POLIGONOA 3.06 AZALERA (GUTXI GOR.)

ERABILERA Bizitegiak

ETXEBIZITZA KOP. 2, gehi daudenak ALTUERA iparraldeko etxe-saila:

P.B. + 2 P.P.

Lehendik dagoenean:

P.B. + 1 P.P.

KUDEAKETA Zuzeneko jarduketa.

OHARRAK

POLIGONOA 3.07 AZALERA (GUTXI GOR.)

ERABILERA Bizitegiak

ETXEBIZITZA KOP. 14 ALTUERA iparraldeko etxe-saila:

P.B. + 2 P.P.

Hegoaldeko etxe-saila:

P.B. + 1 P.P.

KUDEAKETA Konpentsazioa edo borondatezko birzatiketa.

OHARRAK

POLIGONOA 3.08 AZALERA (GUTXI GOR.)

ERABILERA Bizitegiak

ETXEBIZITZA KOP. 6 ALTUERA P.B. + 2 P.P.

KUDEAKETA Konpentsazioa edo borondatezko birzatiketa.

OHARRAK

Urbanizazioak bete beharreko baldintzak:

3-3B eta 3-4 unitateen urbanizazio proiektuak bateratua eta bakarra izan beharko du bi unitateentzat, eta bi fasetan egiteko aukera dago, hirigintzako oinarrizko zerbitzuak behar bezala ezar daitezen bermatzeko.

Urbanizazio proiektu bateratuan mendebaldeko mugako bidearen urbanizazioa sartu beharko da, aldaketa honen 05 zenbakiko planoan zehaztutako mugen barrenean. Unitatearen mugetatik kanpo urbanizatu beharreko azalera, mendebaldeko bideari dagokiona, 560,16 m²-koa da.

Kaleen sestrak urbanizazio proiektuan ezarri beharko dira, Udal Plana prestatzen duen taldeak hartuko duen irizpidearen arabera.

Gutxieneko lurzatia:

3-3B eta 3-4 unitateetako gutxieneko lurzatiak 6 m-ko frontea izanen du, gutxienez ere, eremu publikora.

3.-Azaleren taulak:

3.1. Erabileren araberako azalerak, gaur egungo Udal Planaren arabera:

3-3B unitatea

GUZTIRA, m²-tan

ERAIKINAK 1 550,00 m²

2 330,00 m²

3 330,00 m²

4 343,37 m²

5 545,14 m²

6 374,95 m²

7 309,00 m² 2.782,46 m²

LORATEGIAK 1 592,72 m²

2 326,52 m²

3 344,39 m²

4 296,60 m²

5 249,23 m²

6 295,00 m²

7 278,21 m² 2.382,67 m²

PLAZA ETA BIDEAK 5.386,68 m² 5.386,68 m²

GUZTIRA, UNITATEARENT. 10.551,81 m²

3-4 unitatea

GUZTIRA

ERAIKINAK 5 38,90 m²

6 288,04 m²

7 430,44 m²

8 401,23 m²

9 622,05 m²

10 618,11 m² 2.398,77 m²

LORATEGIAK 5 13,18 m²

6 310,20 m²

7 333,12 m²

9 528,12 m²

10 525,99 m² 1.710,61 m²

PLAZA ETA BIDEAK 4.809,40 m² 4.809,40 m²

GUZTIRA, UNITATEARENT. 8.918,78 m²

BI UNITATEEN GUZTIRAKOAK

PARTZIALAK GUZTIRA

ERAIKINAK U 3-3-B 2.782,46 m²

U 3-4 2.398,77 m² 5.181,23 m²

LORATEGIAK U 3-3-B 2.382,67 m²

U 3-4 1.710,61 m² 4.093,28 m²

PLAZA ETA BIDEAK U 3-3-B 5.386,68 m²

U 3-4 4.809,40 m² 10.196,08 m²

GUZTIRA U 3-3-B 10.551,81 m²

U 3-4 8.918,78 m² 19.470,59 m²

3.2. Erabileren araberako azalerak, proposamenaren arabera.

3-3B unitatea

GUZTIRA

ERAIKINAK 1 528,00 m²

2 330,00 m²

3 330,73 m²

4 273,68 m²

5 330,00 m²

6 330,00 m²

7 330,00 m²

8 330,00 m² 2.782,41 m²

LORATEGIAK 1 477,71 m²

2 321,37 m²

3 234,15 m²

4 260,90 m²

5 255,00 m²

6 255,00 m²

7 240,00 m²

8 240,00 m² 2.284,13 m²

PLAZA ETA BIDEAK 5.485,27 m²

GUZTIRA, UNITATEARENT. 10.551,81 m²

3-4 unitatea

GUZTIRA

ERAIKINAK 9 924,00 m²

10 924,00 m²

11 121,00 m²

12 429,51 m² 2.398,51 m²

LORATEGIAK 9 672,00 m²

10 672,00 m²

11 346,59 m²

12 0,00 m² 1.690,59 m²

PLAZA ETA BIDEAK 4.829,68 m²

GUZTIRA, UNITATEARENT. 8.918,78 m²

BI UNITATEEN GUZTIRAKOAK

PARTZIALAK GUZTIRA

ERAIKINAK U 3-3-B 2.782,41m²

U 3-4 2.398,51m² 5.180,92m²

LORATEGIAK U 3-3-B 2.284,13 m²

U 3-4 1.690,59 m² 3.974,72 m²

PLAZA ETA BIDEAK U 3-3-B 5.485,27 m²

U 3-4 4.829,68 m² 10.314,95 m²

GUZTIRA U 3-3-B 10.551,81 m²

U 3-4 8.918,78 m² 19.470,59 m²

05 planoan unitateen mugetatik kanpo grafiatuta den eremua urbanizatu beharko du 3-3B eta 3-4 unitaten urbanizazio bateratuak; 560,16 m²-ko azalera, alegia.

Funesen, 2008ko azaroaren 28an.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0818681