155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EULATE

2009ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, Eulateko Udalak, 2008ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Lurraren gaineko kontribuzioan, 2009ko karga-tasa hauek onestea:

-Katastro balioaren 0,22, hirilurreko ondasunetarako.

-Katastro balioaren 0,62, landalurreko ondasunetarako.

2. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga: %2 exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2,2ko portzentajea epealdi guztietarako, 1etik 20 urtera bitarte.

Karga-tasa: %8.

5. Ura:

-Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 28 euro urtean.

-Kontsumoa: 0,20 euro/metro kubikoa neguan eta 0,58 euro/metro kubikoa udan.

6. Belarra:

-Azienda xehea: 0,47 euro buruko.

-Azienda larria: 3 euro buruko.

7. Lur okupatuak:

-Herri barnean: 5 euro/metro koadroa.

-Herritik kanpo: 1,5 euro/metro koadroa.

Erabaki honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta haren aurka ohiko errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Eulaten, 2008ko azaroaren 13an.-Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L0818291