II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BIURRUN-OLKOTZ
Udal ordenantza, Etxeko animaliak eta animalia arriskugarriak edukitzea eta babestea arautzen duena. Hasierako onespena
Biurrun-Olkozko Udalak, 2008ko azaroaren 24ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Etxeko animaliak eta animalia arriskugarriak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Biurrunen, 2008ko azaroaren 26an.-Alkatea, Jesús Astrain Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L0818391