155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BIURRUN-OLKOTZ

Udal ordenantza, Zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2008ko azaroaren 24ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Biurrunen, 2008ko azaroaren 26an.-Alkatea, Jesús Astrain Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0818389