155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3645/2008 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario batzuk izendatzen dituena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan M-Q Dermatologia eta Benereologiako barrutiko fakultatibo espezialista lanetan aritzeko, eta izendatuei lanpostuak esleitzen dizkiena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 17ko 3645/2008 Ebazpenaren bitartez, Mónica Larrea García, Marcos Hervella Garcés eta Amaya Larumbe Irurzun jaun-andreak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu ditu, M-Q Dermatologia eta Benereologiako barrutiko fakultatibo espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hauek esleitu dizkie:

Mónica Larrea García andreari lanpostu huts bat Nafarroako Ospitalean (lanpostu zenbakia: 60604).

Marcos Hervella Garcés jaunari lanpostu huts bat Nafarroako Ospitalean (lanpostu zenbakia: 68913).

Amaya Larumbe Irurzun andreari lanpostu huts bat Lizarrako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 68209).

Deialdia 2008ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 25ean.

Iruñean, 2008ko azaroaren 17an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0818927