155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERBINTZANA

Berbintzanako herrilurretako aprobetxamenduen ordenantza

Berbintzanako Udalak, azaroaren 20an egindako osoko bilkura arruntean, legezko erabateko gehiengoaz erabaki zuen behin betikoz onestea herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, aldatutako alderdiak argitaratzen dira.

16. artikulua. Onuradunen betebehar orokorrak.

1. Orokorrean, Berbintzanako herrilurretako aprobetxamenduen onuradun izateko, familia unitateen titularrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusi izatea, edo bere kontu bizi den adingabea izatea nahiz judizialki gaitua.

b) Udaleko Biztanle Erroldan inskribatua egotea bi urteko antzinatasunez.

c) Urtean bederatzi hilabetez bederen egiazki eta jarraian bertan bizitzea.

d) Udal honekin dituen zerga betebeharrak egunean izatea.

2. Familia unitateko kideak etxe berean bizi diren guztiak izanen dira. Nolanahi ere, familia unitate independentetzat hartuko da guraso jubilatuek osatua, familiakoekin bizi arren; betiere, haien diru-sarrerak lanbidearteko gutxieneko soldata baino apalagoak baldin badira.

3. Artikulu hau interpretatu eta aplikatzerakoan sortzen ahal diren zalantzak Berbintzanako Udalak osoko bilkuran argituko ditu, banan-banan.

25. artikulua. Epea.

Aprobetxamendua erabiltzeko epea 8 urtekoa izanen da, oro har.

Berbintzana I: 15 urte.

Urte anitzeko laboreen kasuan, eta interesdunak eskatuta, Udalak eskaera aztertu eta herrilurren ardura duen batzordearen txostena ikusita, bidezko bada, baimena emanen du epea laborearen urte onuragarriak bukatu arte luzatzeko.

28. artikulua. Esleipen-hartzaile izatetik gelditzea.

Esleipen-hartzaile izateari utzi nahi diotenek eskaera aurkeztu beharko dute Udalaren Erregistroan, arrazoiak adierazita.

a) Ezintasun fisikoagatik.

Ezintasun fisikoa dela-eta onuradunak ezin baditu lurzatiak zuzenean eta pertsonalki landu, esleitzeko unean edo aprobetxamenduaren epean, Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko du uzteko eskaria. Esleipena uzteko eskaria onartuta dela, herrilurren gaia eramaten duen batzordeak aldez aurretik txostena egin ondoan, Udalak herritarren arteko zuzeneko esleipena baliatuko du.

Udalak ezintasun fisikorik edo besteren bat noiz dagoen erabakitzeko eskumena du, eta egokiak iruditzen zaizkion agiriak eskatuko ditu.

Uzteko arrazoi sendorik ez baldin badago ere, onartzen ahalko zaio. Dena dela, ezin izanen da herrilurretako lurzati baten onuradun izan, ez lehorrekoa ez ureztalurrekoa, beste esleipen aldi bat jende ororentzat irekitzen den arte.

b) Familia unitateko beste kide bati subrogatuta.

Jatorrizko eskatzaileak subrogatuta familia unitatearendako eskatzaile izanik, inork lurzatien onuradun izan nahi badu, eskaria aurkeztu beharko du Udaletxeko Erregistroan, eta 16. artikuluko baldintzak betetzen dituela frogatu. Onuradunaren baja eta familia unitate bereko titular bati subrogatzea onartuta, horrek onuradun gisa segituko du lehengo titularraren baldintza beretan.

c) Epea baino lehen uztea.

Epea bukatu baino lehen, besterik gabe, esleipen-hartzaile izateari utzi nahi dioten onuradunek eskaria aurkeztu beharko dute Udalaren Erregistroan. Eskaera onartzen ahal da, baina halakoetan ezin izanen dira herrilurretako lurzatien onuradunak izan, ez lehorreko lurrenak ez ureztalurrekoenak, egokitu zitzaien esleipen aldi osoa bete arte.

d) Lehorreko lurren onuradun izateari uztea lurzati baten onuradun izateko Berbintzana I sektorean.

e) Behartuta uztea.

Beren laborantza apartzerian eman edo lagatzen duten onuradunei herrilurretako lurzatiak kenduko zaizkie esleipen aldia bukatu arte. Herrilurrak kentzen zaizkien onuradunek apartzeria edo lagapena gertatu zenetik lortutako mozkinak Udalaren Diruzaintzan sartu beharko dituzte.

Esleipen-hartzaile izateari utziko diote onuradun izateko baldintzetako edozein betetzen ez dutenean.

Betiere, laborantza urtean 65 urte betetzen dituzten onuradunek esleipena utzi beharko dute.

34. artikulua. Esleitzeko prozedura.

Artikulu honetan lotearen azalerari dagokiona bakarrik gehitu da.

70/80 erreguko lur loteak esleituko dira, eta 10 erregukoak ureztalurra denean. Berbintzana I-en: ureztalurreko oinarrizko unitatea.

35. artikulua. Kanona eta haren eguneratzea.

Herrilurretako lurzatien onuradunek kanon hauek ordaindu beharko dituzte, aprobetxamendu modu honetan:

-Lehorreko lurrak: 7 euro erreguko, urtean.

-Ureztalurrak: 18 euro erreguko, urtean.

-Berbintzana I: instalazioaren kostua eta kuota bera. Nolanahi ere, kanonak Berbintzanako Udalak ordaindu beharreko kostua estaliko du, gutxienez ere.

Zenbateko horiek Nafarroako nekazaritzako produktuen K.P.I. orokorraren arabera eguneratuko dira urtero. Hartara, hura igotzen bada, prezioa hein berean igoko da, eta beheiti egiten badu, ez da eguneratzerik batere eginen eta aurreko urteko prezioari eutsiko zaio.

Berbintzanan, 2008ko azaroaren 24an.-Alkatea, Pascual García Bueno.

Iragarkiaren kodea: L0818197