155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERA

Udal zergen karga-tasak behin betikoz onestea, 2009. ekitaldia

2008ko irailaren 25ean Osoko Bilkurak egindako bileran, 2009. ekitaldirako udal zergen karga-tasak hasiera batez onestea erabaki zuen.

Karga-tasa horiek jendaurrean egon dira 30 egunez eta ez da erreklamaziorik egon.

Ondorioz, udal zergen karga-tasak behin betikoz onetsitzat jotzen dira.

Beran, 2008ko abenduaren 2an.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

ERANSKINA

2009. urteko udal zergen karga-tasak

1.-Hirilur kontribuzioari %0,17ko karga-tasa eta Landalur kontribuzioari, berriz, %0,80koa ezartzea.

2.-Izaera urbanoko terrenoen balio gehikuntzaren gaineko zerga:

Gehikuntza errealaren zenbatekoa finkatzeko Toki Ogasunei buruzko Foru Lege-aren 175. artikuluaren laukian agertzen diren gutxienen urteko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa %10a izanen da.

3.-Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergari %4ko karga-tasa ezartzea.

4.-Iharduera Ekonomikoen gaineko Zerga:

1,3 gutxieneko indizea aplikatzea.

Iragarkiaren kodea: L0818832