155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARMAÑANTZAS

2009ko ekitaldiko karga-tasak

Armañantzasko Bizilagunen Batzarrak erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze, 2008ko azaroaren 20an egin bilkuran:

"Erabaki da:

1. 2009. urterako karga-tasa hauek finkatzea:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,17.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga - Udalaren dirubilketarako indizea: 1,2, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako J.E.Z.aren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean aplikatzekoa.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,5 denbora-tarte guztietarako, lurraren balio igoera zehazteko (zerga-oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: %14.

2. Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."

Armañantzasen, 2008ko azaroaren 25ean.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0818161