155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Bargotako (Nafarroa) udal mugapeko Bargotako hirigunean propano gas kanalizatua banatzeko administrazio baimenerako eskaerari buruzkoa.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 46 bis artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean jarri da administrazio baimena lortzeko eskaera hau:

Eskatzailea: Cepsa Gas Licuado, S.A.. Helbidea: Ribera del Loira, 50, Madril.

Eskaeraren xedea: Bargotako (Nafarroa) udal mugapeko Bargotako hirigunean propano gas kanalizatua banatzeko administrazio baimena.

Instalazioen deskribapena: PGL hiru biltontzi jartzea aurreikusi da, 19.000 litrokoak (A-60), udalak 1. poligonoan duen 2176. lurzatian; hortik banaketa sarea aterako da adarretan banatuta, gasa hirigunera eramateko.

Erabiliko den materiala dentsitate handiko polietilenoa da (UNE 53333 araua), 63, 40 eta 32 mm-ko diametrokoa.

Proiektuko sare osoak 3.629 metroko luzera du, gutxi gorabehera.

Aurrekontua: hamasei mila bederatziehun eta hogeita hamaika euro eta zazpi zentimo (16.931,07 euro).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Espedientea Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan aztertzen ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1, 5. solairua). Han berean interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2008ko azaroaren 17an.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0817934