155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Goroabe karrikako 20an igogailuak paratzeko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2008ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 21-NOV-08 (10/CU)

"Goroabe karrikako 20an igogailuak paratzeko xehetasun azterlana hasiera batez onetsi ondoren (JOB, 2008-09-9), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, erabaki da:

1. Behin betikoz onestea xehetasun azterlana, Goroabe karrikako 20an igogailuak paratzeko. Fernando Andiónek aurkeztu du, jabeen elkartearen izenean.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, bai eta ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2008ko azaroaren 27an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0818446