155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Larrabide karrikako 9an igogailuak paratzeko. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2008ko azaroaren 21eko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

PLE 21-NOV-08 (8/CU)

"Larrabide karrikako 9an igogailuak paratzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi (JOB, 08-09-09koa) eta 2008ko urriaren 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik, jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Honako hau erabaki da:

1. Behin betikoz onestea, Larrabide karrikako 9an igogailua paratuta oztopo arkitektonikoak kentzeko xedea duen xehetasun azterlana, Antonio Gómez Coutok aurkeztua.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, bai eta ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta ezar bedi Udalaren iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2008ko azaroaren 26an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0818282