155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUNBERRI

Udal Planeko aldaketa 6. poligonoko 196. lurzatian, UC-4 unitatean. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2008ko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa bat, 6. poligonoko 196. lurzatian UC-4 unitatean eragiten duena (Las Cruces kalea), Cristina Vicente Domeño andreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 71. artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Epe horretan, espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Irunberrin, 2008ko azaroaren 26an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0818288