155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUNBERRI

Herrilurretako lurzatiaren hasierako desafektazioa

Irunberriko Udalak, 2008ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen, eskatzen den gehiengoa zuela, herrilurretako lurzati hau hasiera batean desafektatzea:

3. poligonoko 115 F eta 115 A lurzatiaren 3.744 m².

Desafektatzen da trukea egiteko; hori eman eta Acciona Blades, S.A. enpresak Irunberriko Udalari lehenago erosi zion lurzatia hartzeko, azalera berekoa baita.

Trukearen xedea da Acciona Blades, S.A. enpresak putzu bat egitea, beharrezkoa baitu Venta de Judas aldean duen enpresa-instalaziorako.

Erabakia jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa bilakatzean, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentura igorriko da espedientea, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluak aipatzen dituen gainerako agiriekin batera, Nafarroako Gobernuak deklarazio publiko edo soziala egin eta onespena eman dezan.

Irunberrin, 2008ko azaroaren 26an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0818284